2024-12-22
HomeIndustriaFederazioaLABek eremu industrialaren beharren araberakoa izango den berrikuntza plana eskatu dio Jaurlaritzari

LABek eremu industrialaren beharren araberakoa izango den berrikuntza plana eskatu dio Jaurlaritzari

Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren balorazioa egin zuen atzo LABek Bilboko egoitzan. Planak sindikatu eta langileen ekarpena alboratzen du sindikaruaren ustetan eta ez dio Euskal Erkidegoko eremu industrialak, ez eta enpresa eta langileek dituzten beharrei erantzuten.

Gure ekonomiaren arazoei ekiteko aukera galdua da.
Euskal ekonomiarentzat, berrikuntza gai garrantzitsua izaki, gaur egun arte egindakoa aztertuz, horren ondorioak eta etorkizunean egin beharko genukeena aztertuz, gure ekonomia eta gizarte-ehunaren errealitatearen arabera. Hau guztia Egitasmoa baten bidez egin izana honen garrantzitsua den gai honi buruzko eztabaida politikoa eta soziala saihesteko beste modu bat da.

Egitasmo honekin, bete ez diren 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Egitasmoaren helburuak berritu nahi dira.
2015. urteko egitasmoaren helburu nagusia Barne Produktu Gordinaren (BPG) %3ra iristea zen aipatu urteko Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzan (I+G+B). 2013ko datuokin %1,99an gaude (EB-28ren batazbestekoa %2,02a da). Bete ez den helburu nagusia berrartu zen 2020rako egin den Egitasmo berrian.

Harrigarria da, 2014 eta 2015eko hastapeneko urteetan, 2015eko ZTBEen aipatu urteetarako aurreikusi aurrekontu-zuzkidura 318 milioietan murrizten dela.
I+G+Bn egiten ari den inbertsioen murrizketaren harira, Alemania bezalako herrialdeetan guztiz kontrakoa egiten ari dira (Eurostaten datuak): 2010-2013 aldian, I+G+Bn egin gastua %18,15ean handitu duelako, Txinak %79,9an areagotu du; aldiz, EAEn, aldi berean, % 4,09an urritu da.

Zenbakiez haratago, HIRIKO bezalako proiektuak dira urte hauetan Jaurlaritzak egindako lanaren erakusle: ustezko iruzur honetan 45 miloi euroko diru laguntza eman dute adminsitrazio publiko ezberdinek. LABek fiskaltzak esandakoa frogatzen bada zigorrak egotea exijitzen du, kaleratutako lagunek jadanik jaso dute merezi ez zuten zigorra. Horrez gain, HIRIKO kasuak beste irakurketa bat merezi du: korrupzioa eta iruzurraren arazoa zabalagoa da, eta iruzurgileaz haratago iruzurra baimentzen duen dirulaguntza eredua dago atzean. Horregatik, gertatutakoaren ondoren ere inolako berme eta ikuspegi sozialik gabeko subentzio eredua Industria Sailetik babestu izana benetan larria iruditzen zaigu. 

Ez dago jendartearen eta sindikatuen partaidetzarik egitasmoaren lanketan eta ebaluazioan.
Partaidetza, gizarte-berrikuntzaren elementu gisa, ez da benetan sartzen Egitasmoaren garapenean. Sindikatuen ordezkaritza Zientzia eta Teknologiaren Euskal Kontseiluan, hutsaren hurrengoa da.

Hala eta guztiz ere, aipatu kontseiluan, patronaletik datozen lau pertsonez osatutako ordezkaritza dago.

Nahikoa ez den aurrekontu-zuzkidura.
Egitasmoa finantzatzeko planteamendua ez da I+G+Bn dauden egiazko beharrak aztertzearen eta helburuak ezartzearen ondorioa. Alderantziz egiten da: 

Behin-betikoz baztertzen da gurearen antzeko errenta per capita duten herriekin, I+G+Bn bat egiteko helburua. Baliabideak esleitzeko aurreikuspena BPGaren hazkundeaz egiten den balioespenaren arabera egiten da, eta horrek, joera aldatzeko erronka ezezik, merkatuak erabaki dezakeenari men egiten dio; erakundeen konpromiso bakarra hasiera batean onartu zituen aurrekontuak egokitzean datza.

Inbertsio publikorik ez dagoenez, egitasmoaren finantzaketa inbertsio pribatutik egin ahal izatea hautatu dute. Gauzak honela, kanpo-inbertsioen, Europako funtsen eta enpresariek egin dezaketen inbertsioaren itxaropenean daude. Uste dute, hura justifikatuko lukeen oinarririk gabe, inbertsio pribatua 2012ko %55,9tik 2020ko %61era eta nazioarteko finantzaketa %6tik (2014) %8ra (2020) handituko dela.

Lan harremanetarako eredua
Denok jakin badakigu, I+G+Ba ezartzeko, kualifikazioa eta egonkortasuna sustatuko duen lan harremanen eredu egonkorra nahiz teknologia-aldaketen alorraz arduratuko den negoziazio kolektiboaren eredua behar direla; honek ez du zerikusirik kalitateko enplegua eta negoziazio kolektiboa suntsitzen dituen lan erreformekin. XIX. mendeko lan harremanen parametrotara bueltarazi nahi gaituzten honetan, ezin da lehiakorra izan. 

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarea (ZTES) murrizten ari da.
Zientzia eta teknologiaren euskal sistemak (IUS eta RIS adierazlea) 0,50eko Berrikuntza Errendimendu Indizea du. Egitasmo berean adierazten denez, herrialde aitzindarien baliotik oso urrun dago. EB-27 0,56; Alemaniak, Danimarkak eta Suediak 0,7a gainditzen dute.

Zerga-sistema atzerakoiak eta bidegabeak eraginda diru-publikorik ez dagonez, egungo jarduera publikoa pribatizatu nahi dute, baita I+G+B arloan ere, zerbitzu publikoetako beste esparruetan gertatu ohi den antzera.

Horren ordainez, inbertsio pribatura bideratzen den finantziazio publikoa %15a arte areagotu da.
Hala ere, I+G+B-ri eragiten dioten aurrekontu murriztaileek lantokiak berrantolatzeko beharra sortzen duten egitasmoan, ikerketa kooperatiboko zentroen izana arriskuan jartzen dute. Hauxe da azpimarragarriena eta berriena Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarean proposatu den berrantolaketari dagokionez. Ziur aski, ikerketa kooperatiboko zentro hauek ateak itxi beharko dituzte ikerkuntzara esleitutako baliabide publikorik ez dagoelako.

LABen IRAKURKETA
Eusko jaurlaritzaren plana da. Sindikatu eta langileen ekarpena alboratzen duen plana da. Hau erabaki politiko bat da.

Hau ez da Euskal Erkidegoko eremu industrialak behar duen plana, ez enpresek behar dtenba ezta langileok behar duguna ere. Askotan entzuten diogu lehendakariari gure egoera bereziaz berba egiten, industrial eremuaren ganantzia goraipatzen eta ongizate estatuaren bermatzaile moduan kokatzen. 

Gure eredu ekonomikoa berezia da, oinarri ezberdinak ditu, behar ezberdinak ditu, erronka propioen aurrean dago….bitartean jarduera ekonomikoan eragin zuzena duten 61 lege berri atera dira estatutik azkeneko urteetan. Lege hauen ondorioak askotan salatu ditu sindikatu honek. Euskal herriak energia kosteak kontrolatzeko behar propioak dituen bitartean estatuak kosteak igotzen ditu, finantziazioa behar duenean inbertsio berriak egiteko, produktu berrietara heltzeko edo mundu mailan operatzeko estatuak finantza sistema babesteko lege bat ateratzen du enpresek eta familiek behar duten kredituarekin ezer ez egiten.

Lan harremanak desarautzen ari dira. Pasadan mendeko lan harremanak ez dute balio produktuari balioztatzeko, erreforma laboralarekin ezin da prekarietatea hobekuntzaren etsairik handiena da.

Horrela normala da beti estatuko estadistikekin behin eta berriz konparaketa egitea. Baina oinarri industriala duten herrialdeekin konparatzen bagara agerian geratzen da estatuko sukursal bat garela. Gobernuaren helburua ez da jarduera ekonomiko industrialaren gidaria izatea baizik eta laguntza ekonomiko ezberdinen bideratzailea izatea.

Ez dira jakintzaren komunitaterako erabakirik hartzen plan honekin. Planaren helburua borondate hutsatik ez da pasatzen. Jarraipenerako mekanismo eraginkorrik ez, helburuetara heltzen ez bagara hurrengoan izan beharko da…berbideratzeko, indartzeko mekanismoarik ez. 

Plan hau propaganda instituzionalerako bitarteko bat da. Badakigu PNVk zerbait nahi duenean, zerbait lehentasunezkoa dela argi duenean argi dago nola egiten duen. AHT da adibide argi bat: tren sare hau nahi dut, hau kostatzen zait eta ondorioz hau da jartzen dudan aurrekontua. Kasu honetan aurrekontua alderantziz eraikitzen da. Zenbat daukat beraz hauek dira nire helburuak.

Euskal Herrian, 2015eko martxoaren 31an
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...