2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaLABek enpresa guztietan sektoreko hitzarmena babestu eta betetzen ez duten enpresariak jendaurrean...

LABek enpresa guztietan sektoreko hitzarmena babestu eta betetzen ez duten enpresariak jendaurrean salatuko ditu

Behin Bizkaiko eta Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmen kolektiboei buruzko lehen epai irmoak ezagutu ondoren, LAB sindikatuak honi buruz egiten duen gogoeta ezagutarazi eta hitzarmena lortzeko langileen mobilizazioak bultzatzearen aldeko konpromisoan berresten dela adierazi zuen. Bide honetan egoera askatzeko urrats berriak aurrera emango dituela adierazi zuen.

1.- LABek epaia ezagutu baino lehen bazekien zer gerta zitekeen, eta epaia ezagutu ondoren, are hobeto daki epaitegiek ez dutela sektorearen negoziazio kolektiboaren arazoa konponduko. Hori esan genuen gure sindikatuak aurkeztu zuen eskaria aintzat hartu zenean eta Bizkaiko metalgintza hitzarmena indarrean zegoela onartzen zuen epaiaren berri izan genuenean; atzoko sententzia ezagutu ondoren, esandakoan berresten gara.

Atzokoan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eskuak garbitu zituen. Boto partikularrak arrazoia ematen zigun arren, erabaki zuen ez zuela mami-mamiraino joko. Hala ere, honek ez dio Adegiri arrazoia eman. Sententzia hau ezagutu ondoren deslotzeko asmoa zuten enpresek, aurrerantzean ere ezin izango dute egin.

Sententzia honek sortzen duen egoera, hortaz, segurtasun juridikorik ezarena da. Aurrerantzean sor daitekeen kasuistika oso bestelakoa izan daiteke. Egoera berean, kontrako epaiak eman daitezke Lan Epaitegietan.

Begi-bistakoa da sindikatuak honen aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela.

2.- Patronalak, jendartean, langileen eskubide guztiei begirunezko jarrera erakusten badie ere, lantoki barruan, enpresei aholkatzen die gutun bidez ez ditzaten langileen eskubideak kontsolidatu. Honela, hamaikatxo enpresak bidali dizkiete gutunak euren langileei, beti ere, aurrerantzean euren lan baldintzak ez zaizkiela ezarriko adieraziz. Horien benetako helburua sektorearen lan baldintzak desarautzea da, langileak morrontzara eramanez. Eta alor honetan, ADEGI ikasle nabarmena dugu. Duela 3 urte gauzatu nahi zutena eta hitzarmenaren 35 artikulu baino gehiago ezabatuta ere lortu ez zutena, oraingoan lortu nahi dute lan erreformaren laguntzaz.

Lanaren desarauketa agerikoa da, batez ere:

• Kontratazio berriei ez zaie probintziako hitzarmena ezartzen. Bigarren eta hirugarren mailako langileak sortu nahi dituzte.
• Soldatak jaisten dituzten eta lanaldia handitzen dute, hitzarmen beraren gainetik ere.
• Langileen aurka zuzenki jotzen dute, sindikatuek enpresan duten ordezkaritzari ezikusiarena eginez.

Eta oraingoan, sektoreko hitzarmenaren segurtasunik eza ere erabili nahi dute, enpresa mailan, lan baldintzak kaskartu daitezen bultzatuz.

Eta hau guztia, hemen, Euskal Herrian gertatzen ari da, gure erakundeen isiltasun konplizearen aurrean.

3.- Sektoreko negoziazio kolektiboaren arazoa ez da lan edo epaitegiko arazo hutsa, batez ere, arazo politikoa eta soziala dugu. Negoziazio kolektiboa herri batean lan harremanak arautu eta sortzen den aberastasuna zuzentasunez banatzeko baliabide eraginkorra da. Ez da, CONFEBASKek ulertzen duen moduan, bere neurrira egindako tresna bat.

Egungo egoera larrian, guztion eskubideak eta lan baldintzak homogeneizatzea bermatuko duen sektoreko negoziazio kolektiboaren beharra nagusitzen da. Eta hori, herrialdeko sektore hitzarmenen bitartez bakarrik lor daiteke. Patronalak lan erreforma muturrera eramateko hautua da, hain zuzen, gure industriaren lehiakortasunak aurkitzen duen oztopoa.

Euskal Herriak, garbiki industriala den herriak, ezin du iraun bere interesak babestuko dituen legeriarik gabe. Eskubiderik gabe ez dago kalitateko industriarik, ez eta etorkizunik ere. Hitzarmen kolektiborik gabe txirotasuna eta desberdintasunak gero eta handiagoak izango dira. Gure etorkizuna arriskuan dago.

Hori dela eta, euskal erakundeak ez daitezke honetan nahasi gabe egon. Argiki eta irmoki azaldu behar dute horren garrantzitsua den arazo honi buruz duten iritzia. Patronalak gutxiengo baten interes elitistak lehenesten ditu herri honen gehiengo politiko, sozial, eta sindikalen gainetik ere. Benetan lotsagarria!

4.- Atzoko epaiak berresten gaitu, hitzarmena lortzeko langileen mobilizazioak bultzatzearen aldeko konpromisoan. Argi izan bezate Adegik, SEA-k eta FVEM-k, jarraituko dugula borrokan!

Garaia da, elkar hartuz, gure industria babestuko duen berezko ereduan oinarritutako alternatibaren alde egin dezagun. Geureganatu ditzagun konpromisoak!

LABen konpromisoa aldi berri honi begira:

• Enpresa guztietan sektoreko hitzarmena babestuko dugu. Honen azpitik ez da ezer negoziatuko. Ez da ezer negoziatuko harekin loturarik ez badu.
• Hitzarmena beteko ez duten enpresari guztiak salatuko ditugu jendaurrean.
• Sektoreko hitzarmenaren aldeko mobilizazio berriak egingo ditugu sektorean eta enpresetan.
• Egoera askatzeko urrats berriak egingo ditugu.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...