2024-12-22
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLABek espainiar Gobernuak emakumeak diskriminatuko ez dituen pentsio sistema bat ezartzeari uko...

LABek espainiar Gobernuak emakumeak diskriminatuko ez dituen pentsio sistema bat ezartzeari uko egin diola salatu du

LABeko Emakume Idazkaritzak, gaur, kongresuan onartuko den araudiarekin, berriz ere, espainiar Gobernuak emakumeoi iruzur egin eta emakumeok lan munduan ere jasaten dugun diskriminazio egoera iraunarazten duten partxeo neurrien alde egingo duela salatu du. Politika hauen aurrean, "Gure bide propioa (independentzia)" egitea inoiz baino beharrezkoagoa dela azpimarratu du.

LABeko Emakume Idazkaritza
ESPAINIAR GOBERNUAK UKO EGIN DIO EMAKUMEAK DISKRIMINATUKO EZ DITUEN PENTSIO SISTEMA BAT EZARTZEARI

Pasaden urtean, Europar Justizi Auzitegiak 2012ko azaroaren 22ko epaiaren bidez jubilazio pentsio eskubidea izateko kotizazioen zenbatekoetaz aritzen den espainiar araudia zuzenbide komunitarioaren kontrakoa zela ebatsi zuen, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun printzipioa hausten zuelako. Araudia zeharka bada ere emakumeekiko diskriminazioa eragiten zuen, izatez lanaldi partzialetan aritzen diren langileetatik %80 emakumeak direlako.

Europak salatutako espainiar araudia baldintza zorrotzagoak eskatzen zizkien lanaldi partzialean aritzen ziren langileei. Jubilazio pentsioa jaso ahal izateko egun gehiago izan behar zituzten kotizatuak eta gainera ondoren jasotzen zen pentsioaren zenbatekoa ere txikiagoa zen, langile hauekiko diskriminazio bikoitza ematen zen beraz.

Epai hauen harira LAB sindikatuak kanpaia informatiboa jarri zuen martxan lantokietan, lanaldi partzialean aritzen ziren emakumeengana joan, informatu eta 7.000 eskaera baino gehiago jaso eta bideratu genituen gizarte segurantzara. Eskarietan aldarrikapen zehatza eta argia egiten zelarik; pentsioa jasotzeko baldintzak berriz arautzean, lanaldi partzialean lan egindako egun bakoitza kontuan izatea kotizatutako egun bezala.

Gobernuak hala ere, bihar kongresuan onartuko duen araudiarekin, berriz ere emakumeekiko diskriminaziorik suposatuko ez lukeen pentsio sistema justu eta berdintsua ezartzeko zeukan aukerari heldu beharrean, emakumeoi iruzur egin eta emakumeok lan munduan ere jasaten dugun diskriminazio egoera iraunarazten duten partxeo neurrien alde egingo du.

Emakumeen lanari ez zaio gizonezkoenak duen balio eta aitortza bera ematen, araudi honen arabera, lan egindako egun bakoitza ez da aitortuko kotizatutako egun bat bezala. Araudiak kotizatutzat hartuko diren egunak kalkulatzeko, lan egindako egunei “partzialtasun-koefiziente” bat aplikatuko die.

Egia da egungo araudiarekin jubilazio pentsioak jaso ahal izateko eskatzen den gutxieneko kotizazioa murriztu egiten dela, baina 15 kotizazio-urte beteak dituztela ziurtatzerik ez duten pertsona guztiei pentsioa murriztu egingo zaie, 15 urte horiek betetzeko falta duten denborarekiko proportzionalki.

Beraz, jubilazio-pentsioa jasotzeko eskubidea pertsona gehiagori zabalduko bazaie ere, galdera da zer pentsio mota izango den jasoko dutena. Miseriara eramango gaituzten pentsioak dira, gehienetan osatu egin beharko direnak (gutxienekora heltzen ez diren pentsioei osagarri bat ezarriko zaie, baina honek ezingo du gainditu prestazio ez-kontributibo moduan egokituko litzatekeen kopurua). Gerta liteke, beraz, jasoko den pentsioa, osagarria gehituta ere, ezarritako gutxieneko pentsiora ez iristea.

Hori horrela izanik, esan dezakegu bihar onartuko den araudia, justua eta berdintasunezkoa izatetik urrun, emakumeak pobreziara eta miseriara kondenatzen dituela, bizi baldintza duinak bermatzerik ez duten pentsioak sustatuz, bere bizitza osoan lanean egon arren.

Emakumeok borrokan jarraituko dugu lanaldi partzialean lan egindako egun bakoitza kotizatutako egun bat bezala kontuan izan arte, eta zentsu hortan kokatzen dugu LABek abiarazi duen sinadura bilketa kanpaina berria. EAEko zein Nafarroko parlamentuei, bihar onartuko den araudia diskriminatorioa izaten jarraitzen duela eta lanaldi partzialean aritzen diren langileen eskubideak bermatuko dituen jubilazio araudi propioa onar dezaten eskatzeko.

Gure bide propioa (independentzia) egitea inoiz baino beharrezkoagoa dugu. Horrela eskuratuko bai ditugu justizian eta elkartasunean oinarritutako pentsio sistema berri bat ezartzeko beharrezkoak ditugun tresna zein baliabide ekonomiko eta politikoak.

Euskal Herriko emakumeek ez dugu iruzur gehiagorik onartuko, partxeo-neurriekin asper-asper eginda gaude, eta horrexegatik, mobilizatzen eta Euskal Herrirako eredu sozioekonomiko berri baten alde borrokatzen jarraituko dugu.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...