2025-03-27
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABek elkartasuna adierazi die Andaluziako langilego, SAT eta auziperatuta dauden 12 kideeri

LABek elkartasuna adierazi die Andaluziako langilego, SAT eta auziperatuta dauden 12 kideeri

Sevillako SAT era bidali den idatzi baten bitartez LABek bere sustengua eta elkartasuna adierazi die Andaluziako langilego, SAT sindikatuari eta ekainak 12an auziperatuak izando diren 12 kideeri.

12 langile hauek hurrengo ekainak 12an zigor-arloko 10 zk.ko epaitegian agertu beharko dira 2010eko irailak 29an Sevillako Unibertsitateko sarreretan informazio piketeetan parte hartu izana egotzita. Zehazki, Fiskaltzak desordena publikoa sortu eta agintarien aurkako atentatua egin izanaz akusatu ditu, guztira 20 urteetako gartzela zigorrak eskatzen dituelarik.

Berriro ere, langileen borrokaren kriminalizazio eta greba eskubidearen aurkako eraso baten aurrean aurkitzen gara. Greba eskubidearen gauzatzeak duen indarraz jabeturik botere ekonomiko eta politikoak zigor bideeri ekiten diote greba eskubidea murrizteko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Jarraipen ia erabatekoa Enviser Gasteizko Udalaren lorezaintzako kontratako greba mugagabearen lehen egunean

Gaur goizean hasi da Enviserreko enpresa-batzorde osoak (LAB, ELA eta ESKk osatua) deitutako greba mugagabea. Enviserrek Gasteizko Udalaren kontratak parkeak eta lorategiak eta hiriko eraztun berdea mantentzen ditu.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleek gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak hartu dituzte

Greba zikloaren seigarren grebak jarraipen zabala izaten jarraitzen du.

LABek salatzen du Guardianeko langileak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat

Mikel Jauregui Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak, astearte honetan Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, zenbait baieztapen egin ditu eta agerian utzi du Guardian enpresako langileak eta haien lanpostuak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat.