2025-04-13
HomeEkintza SindikalaLABek Donostiako egoera soziolaboralaz informatzeko "Ostiral gorriak" kanpaina jarri du martxan

LABek Donostiako egoera soziolaboralaz informatzeko “Ostiral gorriak” kanpaina jarri du martxan


LAB sindikatuak Donostiako errealitate soziolaboralaz informatzeko, eta egoera larri hau sortu eta sustatzen duten arduradunak salatzeko "Ostiral gorriak" kanpaina jarri du martxan. Egoera larri honetatik irteteko alternatiba gehiengoaren batasunatik pasatzen dela pentsatzen du sindikatuak. Bide honetan, Donostiatik bertatik, giza eraldaketa helburutzat duten, beti ere ezker ikuspegitik, kolektibo guziak, eragileak eta pertsona oro gonbidatu dituzte parte hartzera.

Aginte ekonomiko eta finantzieroek beraien diru gosez sortu duten krisia , boterean dauden aginte politikoen baimenekin , langileoi , pentsionistei , ikasleoei , automonoei … kondenatu nahi gaituzte beraien interesen menpekotasunera.

Ppk Madriletik langileoi eta herritarrei lapurtzen digute frente ezberdinetatik : laborala , soziala , ekonomikoa .

Azken lan erreformak patronalaren eskakizunei erantzun dio , boterea handitu eta erraztu : kaleratzeko , soldatak jaisteko , aldi baterako kontratuetan iruzurra egiteko , negoziazio eskubidea lapurtu digute , botere osoa eman die patronalari lan harreman funtsezko elementuetan : soldatak , lan eskubideak , aldebakartasunez beraien eskuetan uztea erabaki dutelarik.
Lan harreman eredu osoa goitik behera aldatu , inposatu digute , langileriari inolako babesik utziz enpresarien gehiegikeriaren aurrean.

Langileoi eta herritarrei murrizketa inposatzen dizkigute gure lan eskubideak eta eskubide sozialak indargabetuz : pentsioen edo dependentziaren legearen erreformak ,botikak ber ordaindu beharra , justiziako zerbitzuen tasak inposatuz , hezkuntza sistemaren erreforma ….

Halaber zeharkako zergak igo egin dizkigute ( BEZA ) , oinarrizko zerbitzuak igo egin dituzte : ura , argindarra , gasa …

Neurri hauen ondorioz ezberdintasun sozialak handitu dira pobrezia eta gizarte bazterkeria zabalduz.

Poliki-poliki inposatzen ari den errealitate hau, Donostian ere dauka errealitate zehatz bat, hurrengo hilabeteetan era desberdinetan garatuko dugularik, eta arreta zabaldu nahirik azaroan abiatu genuen kartel gorria ipiniaz eta abenduan kartel gorria eta “ostirala” ipiniaz. Ostiraletan izango baitira Donostiako egoera soziolaboralaz informatuko dugun eguna, egoera larri hori edota berauen arduradunak salatuko dugun eguna izango baita.

Hala ere egoera honek alternatibarik baitu eta alternatiba hori LAB sindikatuarentzat gehiengoaren batasunatik pasako da, bai herri mailan ekonomi eta politikako subiranotasunatik, nola elkartzen ari diren jendarteko sektore berrietatik.

Donostiatik bertatik, giza eraldaketa helburutzat duten, beti ere ezker ikuspegitik, kolektibo guziak, eragileak edo pertsona oro gonbidatzen eta biztutzen ditugu, denon artean beste motako Donostia eraiki dezagun.
 

{flickr-album}Type=Photoset, User=82813482@N05, Photoset=72157632365482674, Cols=3{/flickr-album}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...