2025-01-15
HomeEkintza PolitikoaLABek dei egiten die Euskal langileei, 197/2006 Doktrinaren aurka Herrirak Iruñean antolatutako...

LABek dei egiten die Euskal langileei, 197/2006 Doktrinaren aurka Herrirak Iruñean antolatutako ekitaldian parte hartzeko

Ekainaren 8a ezkeroztik Herrira mugimenduak 197/2006 doktrinaren aurkako "Herritarron Epaia" ekimen ibiltaria abian du; Euskal Herri osoko 80 herri, hiri eta auzotatik pasatu ondoren, larunbat honetan, irailak 14, emango zaio amaiera Iruñeako Anaitasuna pabilioian. 

Asteon iragarri moduan, benetako bake eskenatokia ekarriko duen prozesuan inplikatuz, BAKEA eta KONPONBIDEA erdiesteko bidean aurrera egiteko erronkari bete-betean helduko dio LABek. Gure etorkizuna demokratikoki erabakitzea ekarriko duen zikloa behingoz ireki behar dugu gure herrian. Horretarako, derrigorrezkoa da gatazkaren ondorioak gainditzea eta gatazka horren jatorriak konpontzea. Eta korapiloak askatzen hasiko bagara, presoen aferari heldu beharra dago.

Konponbidea eta bakea ekarriko dituen prozesua burutzea premiazkoa da Euskal Herriarentzat eta hori guztion zeregina da. Lerro hauen bidez LAB sindikatuak dei egiten die euskal langileei bereziki eta jendarteari orohar, larunbateko hitzorduarekin bat egin eta ANAITASUNAko ekitaldian parte hartzeko. Euskal Herrian bakeari aukera bat emateko garaia bada eta entzun dadila ozen, herritarron epaia!

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako irakaskuntza publikoko urtarrilaren 30eko greba erregistratu dugu

Hezkuntza Departamentuak jarrera guztiz itxiarekin jarraitzen du, eta horren aurrean, egiazko negoziazioa egon dadin, gure indar osoa mahai gainean jartzeko prest gaudela erakutsiko dugu.

Epaitegien erasoaldi eta injerentziaren aurka, gure hizkuntza eskubideak defendatzeko deia egiten dugu

Oraingoan Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) deialdi bati egokitu zaio epaitegien erasoaldiaren jomugan egotea. “Egotea” diogu epaitegien erasoaren benetako helburua, “izan”, euskera eta euskaldunon hizkuntz eskubideak baitira. Hartara, helburu horren bidean edozer erasotzeko prest ere agertzen dira; kasu honetan, BFAren deialdi bat non 77 pertsonaren plazak jokoan jartzeraino heltzeko gai diren euskera eta euskaldunon hizkuntz eskubideak erasotzearren.

Confebask eta CEN patronalei dei egin diegu gutxieneko soldata propioa finkatuko lukeen Lanbidearteko Akordiorako negoziazio mahaia eratzeko

Beste sindikatu batzuk egin bezala, gaur goizean, EAEn eta Nafarroan Lanbidearteko Akordio bat negoziatzeko mahai bana eratzea eskatu dugu, Patronala (Confebask – CEN) eta sindikatuen artean Gutxieneko Soldata propio bat negoziatu eta ezartzeko.