2025-03-26
HomeIndustriaIndustria KimikoaLABek Cegasa Taldeko lantokietako langileen informazio-gabezia salatzen du

LABek Cegasa Taldeko lantokietako langileen informazio-gabezia salatzen du

LABek Cegasa Taldeko lantokietako langileen informazio-gabezia salatu du. Behin eta berriz, gardentasunaz eta langileekin egindako elkar lanaz aritzen dira, baina benetako ordua iristen denean, praktikak kontrakoa erakusten digu. Langileek, hedabideetan ezagutarazi den egun berean izan dute aurrekonkurtsoaren berri. Ez dugu inongo informazio zehatzik etorkizunerako eta enpleguaz aurreikusten duten egitasmoari buruz.

Berriro ere, industriako enplegu asko eta asko sortzen duen industria-proiektua zalantzan da. Aurre-konkurtso berria gure herriaren proiektu historiko bati. Zalantzan dago patenteak eta merkatua dituen, eta hobekuntzaren eta balio-erantsiaren hautua egin beharko lukeen proiektua. Erakundeen parte hartzea eskatzen dugu, ez dezagun topo egin industria ehorzketa berri batekin. Alferrikakoa da gure etorkizuneko ekoizpen ehunaz mintzatzea, bidean ekoizpen ehuna hiltzen bada.

Lehenengo eta behin, enplegua sustatu nahi badugu, triskantza hau, hondamendi hau gerarazi behar da. Gaur egun, Cegasa taldeak Euskal Herrian dituen lantokietan 500 langile baino gehiagok egiten dute lan. Egoera hau aldatzeko, jarduerari eta enpleguari eutsi behar zaie.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erreforma fiskalari, bai. Blokeoari eta iruzurrari, ez

Jarraian duzue Gorka Vidal sindikatuko ekonomilariak fiskalitatearen inguruan idatzitako iritzi-artikulua.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleei grebekin jarraitzea baino ez zaie geratzen

Greba zikloko bosgarren grebak %75eko jarraipena izan du.

Errepresio sindikalaren aurrean, ez dugu ekintza sindikalean atzerapausorik egingo

Gaur LABeko bi kide epaitu dituzte Donostian, 2022an, adinekoen egoitzetako hitzarmenaren testuinguruan, errepide bat mozteagatik. LABek, bi kide horiei bere elkartasuna helarazteaz gain, poliziak jarritako salaketa gaitzetsi nahi du. Langileon lan eta bizi baldintzak hobetzeko LABen ekintza sindikala kriminalizatu nahi izan dute beste behin.