2024-11-19
HomeEkintza SindikalaLABek Carrefourek uztailan ordutegiak zabaltzeko erabakia salatu du

LABek Carrefourek uztailan ordutegiak zabaltzeko erabakia salatu du


LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur Olaberriako Carrefour saltokiaren aurrean pasaden uztailean zuzendaritzak ordutegiak zabaltzeko hartutako erabakia salatzeko. Egun 9:30etatik 9:30eta daude zabalik eta erabaki berriak 9:00etatik 22:00etara zabaltzeko agindua ematen du. Sindikatuaren ustez honen atzean estatu mailan darabilketen ordutegiak pixkanaka Euskal Herrian aplikatzea dago. Neurri honen kontra eta e
rosketa arrazional, erosteko bestelako eredu eta merkatari txikien aldeko defentsan, LABek mobilizatzen jarraituko duela iragarri du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako Barazki Kontserben sektoreko 10.000 langileen lan baldintzak duinduko dituen herrialdeko hitzarmena eskatu dugu

LAB sindikatuko hainbat kidek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Cadreitan (Nafarroa Garaia), Conservas Angel Ria lantegiaren aurrean, Barazki Kontserben sektoreko patronalari eta negoziazio mahaia deitzeko gaitasuna duten sindikatuei eskatzeko beharrezko negoziazioei ekin diezaietela Nafarroako hitzarmen sektorial propioa ezartzeko; hitzarmen horrek, zalantzarik gabe, 10.000 pertsona ingururen lan baldintzak duinduko lituzke.

Autobus gidariek komunera joateko eskubidea dutela aldarrikatzen dugu

Gaur, azaroaren 19a da, Komunaren Nazioarteko Eguna. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok Euskal Herrian bertan, ez daukate lanean ari direla komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko, euren artean, autobus gidariak.

SDA FACTORY-ri akordioa betetzeko eskatu diogu, eta hori ez egitearen arriskuez ohartarazi dugu Gasteizko Udalean

Gasteizko Udaleko txanda popularrean agerraldia egin dute SDA FACTORYko enpresa-batzordeko kideek, langileek bizi duten egoera arriskutsua zabaltzeko abiapuntu gisa. Ondoren, mobilizazioa egin dute udaletxearen aurrean, Gasteizko fabrika historiko hau behin betiko desagertzeak ekar ditzakeen arriskuak zehatzago salatzeko.