2025-03-24
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen egoera salatu egin du Eusko Legebiltzarreko Osasun...

LABek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen egoera salatu egin du Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean

LAB sindikatuko kide eta Osasun Mentaleko langile bik parte hartu dute gaurko Osasun Batzordean. Bertan, azken urteotan Osakidetzako Zuzendaritzak alor honetan harturiko antolakuntza erabakien errepaso egin dute eta, era berean, LABen jarrera argi uztea ere: osasun mentala urte luzetan kokatua izan den lekutik ateratzeko eta modernizatzeko unea da, baina inondik inora ospitaleetako oheak itxiz; langile kopurua murriztuz eta sektorea pribatizatuz.

Izan ere, aipaturikoak dira, hain zuzen ere, azken hilabeteotan Bizkaiko osasun Mentaleko langileek burutu dituzten mobilizazioen zergatiak. Zentzu honetan, LABen aldarrikapenak dira, besteak beste: Europarekin parekatzen den diru inbertsioa osasun mentalean; plangintza egoki eta demokratikoa, errekurtsoak optimizatuz; familiak laguntzeko gastu soziala igo; MIR, PIR eta EIR kopurua handitu, gorantz doan eskaerari aurre egiteko behar beste profesional lortze aldera; langile guztiontzako formakuntza egoki eta eguneratua.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Eusko Legebiltzarrera eraman du Enplegu Zentro Berezietako EAEko lehen lan hitzarmenaren beharra

LABeko Enplegu Zentro Berezietako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, abenduaren 3an Enplegu Zentro Berezietako lehen lan hitzarmena negoziatzeko mahaira deitu zuen LABek. Mahai horretarako bi deialdi egin ostean, ordea, patronalak bere ardura hartu gabe jarraitzen du, eta ez da lortu mahaia eratzea.

Euskal Herriak Kapitalari Planto Osakidetzaren pribatizazioaren aurka mobilizatuko da

Martxoaren 31n mobilizatuko da Bilbon, 11:00etan, Areilza Doktorea kaleko anbulategiaren aurrean.

Udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileen lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzeko eskatzen dio LABek Amurrioko Udalari

Aspaldi bideratu zuen LAB sindikatuak bere ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko estrategia zaintza sistema publikoa lortzera. Hego Euskal Herriko administrazioei pribatizatutako zaintza langileen publifikazioa exijituz eta zaintza zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatuz.