2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaLABek Bizkaiko hirugarren adineko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio prozesua kritikatu du

LABek Bizkaiko hirugarren adineko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio prozesua kritikatu du

LAB sindikatuak Bizkaiko hirugarren adineko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa kritikatu du bere opakotasunagatik eta edukiak osatugabeak direlako. Aldundiak erakutsitako errespetu ezaren aurrean Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiari bilera eskatuko duela ere iragarri du.

Bizkaiko egoitzeko hitzarmenaren inguruan sindikatuak hartutako erabakia jakinarazteaz haratago (ostiralean sinatu zuela gauza aski jakina da ), sindikatuak negoziazio prozesu honetan izandako formen, zein eremu honetan nagusi den ELA sindikatuaren jarreragatik galdu diren aukeren inguruan duen irakurketa kritiko zorrotza iritzi publikoarekin konpartitu nahi izan du.

LABen balorazioa
LABek Bizkaiko hirugarren adineko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio prozesua kritikatzen du bere opakutasunagatik eta edukiak osatugabeak direlako

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiari bilera eskatuko dio, instituzio honek sektore honetako langile askorekiko erakutsitako errespetu ezagatik

Agerraldi honen asmoa ez da sinatu berri den Bizkaiko egoitzeko hitzarmenaren inguruan LABek hartutako erabakia jakinaraztea (azken batean ostiralean sinatu genuela gauza aski jakina da honezkero), bai ordea, negoziazio prozesu honetan izandako formen, zein eremu honetan nagusi den ELA sindikatuaren jarreragatik galdu diren aukeren inguruan LAB sindikatuak egiten duen irakurketa kritiko zorrotza iritzi publikoarekin konpartitzea.

Akordio hau ELAren jarrera tarteko (gogoratu behar da eremu honetan sindikatu honek ordezkaritzaren %60tik gora duela eta bere parte hartze moduak goitik behera baldintzatzen duela) sindikatuen arteko borroka bateraturik egiteko ezelako aukerarik gabe burutu da, izan ere negoziazio honi gainerako sindikatuontzat asumiezinak ziren baldintza sine qua non zenbait jarri baizizkiguten, baldintza batzuk zeintzuei gerora eta gure harridurarako ELAk berak uko egin dien. Hala, ELAk plataforma bateratua aurkezteko edota mobilizazio planteamendu bateratuak egin ahal izateko honako baldintza sine qua non-a jarri zigun mahai gainean gainerako sindikatuoi: sektoreko hitzarmena sinatzea ez zela nahikoa, eta sektoreko hitzarmena lortuta ere horrekin batera paraleloki berau egoitzaz egoitza berretsi egin behar zela.

Jarraian zera jakin ahal izan dugu, sektore honetako legezko ordezkaritzari bizkar, ELAk BFA (PNV)-ELA-Patronala estilora negoziatu duela – gainditua zegoen negoziazio ereduaz -, eta azken negoziazio mahaiaren testuinguruan bertan hiru aldeko (hiru alde horietako) aurreakordioa dagoela adierazten digute, negoziazio mahai bat non ELAk sinatu egiten duen, eta non gainerako sindikatuoi aldiz, “dagoena hau da” besterik ez zaigu esaten eta non akordiora atxikitzeko lau egun besterik ez zaizkigun ematen, gehigarri batekin gainera, izan ere gure erabakia hartzeko PNV-BFArekin sinatutako baldintza pleguetarak akordioa bera ere ez baitigute ematen (guk formalki eskatuagatik ere).

ELAren jokabide honek asko harritu gaitu, lehenik akordio honetan ez baita jasotzen hasiera hasieratik sindikatu honek elkarlan sindikalerako jarri zuen badintza sine qua non-a (alegia, berau egoitzaz egoitza berresteko baldintza), eta honek pentsarazten digu aipatutako baldintza patronalari baino, edo behin baino gehiagotan argudiatzen saiatu diren herrialdeko hitzarmenarekiko berma mekanismotzat baino, gainerako sindikatuokiko elkarlana saihesteko aitzakia izan zela; eta bigarrenik, bulegoetako ELA-PNV-Patronala negoziazio eredua gaindituta zegoela uste genuelako.
ELAren jokabideak gehiago harritzen gaitu, Gipuzkoa herrialdeko hitzarmen berberaren negoziazioan, non Gipuzkoako Foru Aldundiak blindaje eta lan erreformaren aurkako neurriez gain, sektore honetan aldarrikapen historikoak diren edukietarako nahikoa zen diru kopurua mahai gainean jarri zuen, ELAk ez baitzuen baldintza sine qua non hori aldatu ezta patronaletako batek baldintza hori gabe herrialdeko hitzarmena sinatzeko bere prestutasuna azaldu zuenean ere.

ELAren aldetik hau larria izanik, azken batean nagusitasuna nagusikeriarekin nahasten denean langileak ateratzen baitira kaltetu, eta ez baitu bere nagusitasuna erabiltzen jakin lidergotik baina baita elkarlan sindikaletik indar korrelazio handiagoa lortzeko, eta beraz, borrokatzeko zein langileen aldarrikapenak lortzeko baldintza hobeagoak sortzeko, Bizkaiko Foru Aldundiarena guztiz onartezina iruditzen zaigu.
Bizkaiko Foru Aldundiak sindikatu hau eta gainerakoak ere, baina batez ere gurekin identifikatzen diren langileekiko erakutsitako gutxiespen eta iseka onartezina da, herritargo guztia ordezkatzen duela dioen instituzio baten ikuspuntutik guztiz onartezina. Berriro diogu, BFAren jokabidea guztiz onartezina da.

Akaso ulertu behar dugu Bizkaiko Foru Aldundiak ELAk ordezkatzen dituen langileak baino ez dituela aintzat hartzen? Zergatik? Gainerako langileek ez al dute ba Jose Luis Bilbaok zuzentzen duen instituzioaren begirunea? Hain da larria Bizkaizko Foru Aldundiak erakutsitako jokabidea eze berriro ere gerta ez dadin, gure haserrea adierazi, bere azalpenak entzun eta hortik aurrera bestelako erabakiak hartu ahal izateko Jose Luis Bilbao, Aldun Nagusiari, berari bilera eskatuko baitiogu.

Baina gehienetan formek edukiak guztiz determinatu ez, baina bai baldintzatu egiten dituztenez, blindajeari begira zein lan erreformari aurre egiteko dituen edukiengatik akordioa sinatu dugun arren, kritikoak gara baita bere baitan jasota dauden edo ez dauden edukiengatik ere.

Aipatutako guztiaz gain, esandako formez aparte eta markatutako helburuak lortzen dituelako, LABk aurreakordioa sinatzea erabaki du, helburuak hauexek izanik; lan erreformari ez, egoitzetan aplikatu beharrekoa dela eta soldata hobekuntza. Hala ere, hobetu litekeela esan beharra dugu. Hobekuntza horiek, denon lanaren poderioz lor litezke gehiengoa duen sindikatuak lehenago onartu balu badela modua hitzarmen sektorialaren bitartez helburu horiek lortzeko, baina orain arte, conditio sine qua non izan da beretzat enpresa hitzarmenen bitartez berretsia izatea. Ondorioz, aipaturiko aplikazio beharra gutxietsi du, gure ustez.
Pozik gaude, beraz, behingoz, sindikatu honek proposatzen duen ereduarekin bat egin dutelako sinatzaileek. Izan ere, agerian geratu da posiblea dela erreformaren aurrean blindatzen den hitzarmena sinatzea, hemengoa, Bizkaikoa, langile guztioi aplikatu behar zaiguna. Horixe izan baita, alegia, behin eta berriz aldarrikatu duguna, herrialde osorako hitzarmena, aplikatu beharrekoa, derrigorrezko arbitrajerik gabe, jada prekarizatua dagoen sektore hau erreformaren bitartez gehiago ez prekarizatuz. Hori bai, barkaezina deritzogu SAMSICeko hitzarmenarekin gertatutakoari: Bilboko egoitza erreferentzial batean azpikontratatuta dagoen plantilla honek, de facto, baldintza okerragoak jasan behar izango baititu, erreformaren lehentasun aplikatiboari eta sinatzaileei esker sufritzen zuten desberdintasuna areagotuz. LABek salatu zuenez, zentro hitzarmen hau ez da inolaz ere, esan ohi den moduan, hobetu ezina.

Dena den, asko pozten gara, frogatuta geratu delako, borondatea dagoenean, geneukanaz defendatzetik hobetzera zuzenduta dagoen negoziazioa eman daitekeelako. Eta hobetzeko, gure aburuz, asko dago.

Sekulako harrapakeria da delegatuontzako, esaterako, 2013rako sinatu den soldata izozketa, orain arte bezala, ez zaielako sektoreko langileei onartzen jendartearekiko egiten duten lana.

Sindikatu honetako delegatuentzako benetako gehiegikeria da soldata izoztea, eurek eta eurek ordezkatzen dituztenek egiten duten lan soziala aitortzen ez duena. Izan ere. EAEko 2012ko KPIari gutxienez uko egiterakoan (2,7koa izan zen), enpresek 2014 eta 2015erako aurreikusitako igoerak amortizatzen dituzten, baldintza ekonomikoekiko desberdintasuna ezartzen dute, 3,2ko igoera suposatzen dutenak, ia bikoitza.
Gainera ere, eznahikoa da lau ordutako lizentzia, edota familia zaintzeko balio duten eszedentziarekiko edo lanaldi murriztuarekiko onartu diren baldintzak. Izan ere, argi utzi nahi dugu agerraldi honen bitartez, ez dugula aukerarik izan beti aldarrikatu izan dugun sektorearen arautzearen alde eragiteko. Hots, ezin izan dugu, behar den bezala, ditugun baldintzak benetan irauli; ratioak eta kontratazioa ez dugu landu, Lan Osasuna, Berdintasuna, Formakuntza eta Euskara ez ditugu ezta ikutu ere egin.

Gainera, sektorearen duintzearen baitan ezinbestekoa diren aldarrikapenak ez dira kontuan hartu; ezaugarri espezifikoak dituen sektore honentzako baimenen falta, atsedenaren gaian esku hartze eza, medikuaren bajaren bitartean soldata duina aipatu ere ez da egin, etab.

Ondorioz, asko dira, LABen iritziz, bidean galdu ditugun hobekuntzarako aukerak. Horrela, emakumez osaturiko sektorea arautzeko neurriak ez dira hartuko; hortaz, “lobbya” handitzen den bitartean, enpresa handiek eskubide sozialekin salerosketan ari diren bitartean, guk berdin darraigu. Hots, sinatzen badugu ere, esan bezala, erreformari aurre egiten zaiolako eta hobekuntza ekonomikoak agertzen direlako sinatzen badugu ere, akordio hau hobegarria dela esan beharra dugu.

Hau guztiagatik, LABek langileei dei egiten die egunotan burutuko ditugun ekimenetan parte hartzeko; asanbladak zentroetan, ratio duinen aldeko borroka urgentea… zerbitzu honek izan behar duen kalitatezko zerbitzu publikoa izan arte.

Bilbo, 2014ko apirilaren 8an

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...