2025-04-13
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABek Bizkaiko Foru Aldundiaren lan-eskaintza publikoa salatzen du

LABek Bizkaiko Foru Aldundiaren lan-eskaintza publikoa salatzen du

Bizkaiko Foru Aldundiaren LABeko sekzio sindikalak Aldundiak onartutako Lan-Eskaintza Publikoa salatzen du. 2010. urtean bere buruari inposatutako murrizketak jarraituz Bizkaiko Aldundiak arrazoizkoa den baino plaza gutxiago duen LEP 2015 onartu egin du: 24 plaza (10 finantzen ikuskatzaile eta 14 suhiltzaile).

2014. urtean, hasieran onartutako LEPa oso eskasa izan zen (3 finantzen ikuskatzaile bakarrik) eta azken orduan 25 suhiltzaile plaza zuen LEP batez petatxatu zen. Tematu ondoren 2015. urtean berriz irizpide eskueutsia erabili dute birjarpen-tasa kalkulatzeko eta azpijokoz egindako kalkuluaren ondorioz, plaza kopurua 2014. urtekoa baino murritzagoa izango da. Guztiz zentzugabea 2014. urteko birjartze-tasa %10koa baitzen eta 2015. urtekoa %50ekoa.

Temati egon gara negoziazio mahaian eskainitako plaza kopurua handitu zezaten baina ez dute jaramonik egin. Gure ustez, momentu egokia da azken urteetako joera aldatzeko eta behintzat lehentasuna duten alorretan dauden bete gabeko plazak ateratzeko, esaterako zerga-iruzurraren aurkakoak (gestio, zerga-bilketa eta ikuskaritza) edota gizarte ekintzakoak (haurrak, mendekotasuna, eta abar) baina ez dugu erantzun positiborik jaso.

Bestetik, salatu egin nahi dugu hain iragarrita izan ziren 2015. urteko aurrekontuetan sortutako zerga-iruzurraren aurkako 20 plazak oraindik bete gabe daudela eta hauek guztiak edo zati handia ekitaldian beteko ez direnaren itxura dauka. Gure ustez hau, herritarrei egindako iruzur garbia da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...