2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaLABek bi orduko lanuztea deitu du urriaren 10erako Iruñerriko metalgintzan

LABek bi orduko lanuztea deitu du urriaren 10erako Iruñerriko metalgintzan

Gaur egindako prentsaurrekoan, LABek Metalgintzako Patronalari muga jartzeko beharraz ohartarazi du: “Patronalaren estrategia bateratuari modu bateratuan egin behar zaio aurre, sektore bezala enpleguaren alde eta patronalaren txantaiaren aurka borroka eginez”. Lanuzteak ostegun honetan, urriak 10, burutuko dira: 04:00-06:00 gaueko txandan, 12:00-14:00 goizekoan eta 14:00-16:00 arratsaldekoan. Iruñerriko metalgintzako enpresak daude deituta. Mobilizazio nagusiena Landabenetik abiatuko da, 12:30etan Danatik, Faurecia parean (Orkoien) amaitzeko. 

Gaurko prentsaurrekoan Aitor Elizalde (Nafarroako Metalgintzako arduraduna), Igor Arroyo (LAB Nafarroa) eta Jonan Goñi (Metalgintzako arduradun nazionala). Elizaldek “Faureciako langileen borroka eredugarria txalotu du, txantaia eta mehatxuari aurre eginez”.

Faureciako gatazkaren abiapuntua honako hau da: LAB eta ELAk Enpresa Batzordean lan kosteak murrizten zituen plataforma aurkeztu behar zuten egunean, Enpresako Zuzendaritzak 11 langile kaleratu zituen. Komite osoak greba mugagabea deitu zuen, baina bezperan UGT eta CC-k kaleratzeak onartzen zituen aurreakordioa sinatu zuten, gutxiengoan, enpresarekin, eta grebatik atera ziren. Hala ere, tailerreko langile gehienek grebarekin bat egin zuten; gaurkoa hogeigarren greba eguna da. Gainera, bost kaleratuk itxialdia hasi zuten gaur hamahiru San Lorenzo Elizan. Enpresak, UGTk eta CC-K aurreakordioaren bozketa bat antolatu zuten, baina LABek eta ELAk ez zuten onartu honako arrazoi hauengatik: ez zuen Komiteak antolatu, Enpresaren txantaia eta mehatxupean egin zen eta 11 lankideren lanerako eskubide ukaezina jarri zen bozketagai, bozketa egunean egondako bestelako irregulartasunez gain.

Aitor Elizaldek azpimarratu du “UGT eta Enpresaren aurreakordioa hilda dagoela, tailerreko gehiengoak greba mugagabean jarraitzen baitu; LAB prest dago gatazkari irtenbidea emateko bi oinarrirekin: kaleratuen readmisioa eta txantaiarik gabeko negoziazioa”.
Bere aldetik, Igor Arroyok borrokaren balioa aldarrikatu du patronalaren harrokeriari aurre egiteko. Duela bost urte, krisiaren aitzakian patronalaren erasoaldia hasi zenean, LABek zera planteatu zuen:

Ez zegoen ERE eta kaleratzeetarako inolako justifikaziorik, kasu gehienetan etekinak dituzten multinazionalek ezarri baitituzte. Etekin enpresarialak gizentzeko lan baldintzak prekarizatzea da patronalaren asmoa.

Patronalaren jarrera ez zen koiunturala, estrategikoa baizik. Bere aurrean atzera eginez gero, are eta indartsuago azalduko zen aurrerantzean.

Arrazoi hauengatik, LABek borrokaren hautua egin zuen Patronalaren asmoei aurre egiteko. UGTk eta CCOOek “gaitz erdiaren” estrategia defendatu zuten, lan sindikala kalteordainak negoziatzera mugatuz, eta horrek patronala indartu egin du.
Arroyoren arabera, “gaur argi esan dezakegu denborak arrazoia eman digula. Sysmo, Dana eta Koxka kasuen ostean, beste batzuk etorri ziren: Comansa, Gamesa, Dynamobel, BSH, Kayaba, Inasa, Sunsundegui… Orain Faureciaren txanda da. Faureciako langileen borroka, aurretik beste enpresa batzuetan egin zena bezala, ezinbestekoa da patronalaren dirugoseari aurre egin eta enplegua defendatzeko. Alta, enpresa bakoitzak egindako erasoa estrategia orokor baten barruan kokatzen dela ulertu behar dugu. Eta ondorioz erantzun orokorra ematea ere behar-beharrezkoa dugu, patronalaren estrategia hori mugatzeko. Ildo horretan kokatzen dira, hain zuzen ere, metalgintzako lanuzteak”.

NOTA DE PRENSA DE LAB
Oharra oharra  

Testua
   

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...