2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek berriro 12 neurri zehatz exijitzen dizkio Osasun Sailari eta Osakidetzako Zuzendaritzari

LABek berriro 12 neurri zehatz exijitzen dizkio Osasun Sailari eta Osakidetzako Zuzendaritzari

2012ko irailaren 21ean, LABeko delegatuak Osakidetzako Erakunde Zentralean kateatu ziren, bai Osasun Sailari, bai Osakidetzako Zuzendaritzari, euskal osasun publikoaren defentsan 12 neurri zehatz ezartzea eskatzeko. Sindikatuak berriz ere mahai gainean jarri nahi izan ditu.

Hauteskunde-kanpaina bete-betean, alderdi politikoei eskakizun hauen berri eman genien, Lakua zuzenduko zuen alderdiak kontutan har zitzan. Orain, EAJren gobernu berriarekin, Osasun Sailburu berriarekin (Darpón), eta Osakidetzako Zuzendari berriarekin (Jon Etxebarria), LABek PUNTU BERBERAK JARTZEN DITU MAHAI GAINEAN:

1-Negoziazio Kolektibo eskubidea. Ez aplikatzea Osakidetzan Estatuak inposatutako neurririk.

2-Euskal Administrazioetan inposatutako murrizketa guztietan atzera egitea. Horien artean, exijitzen dugu bajako lehen egunetik soldataren %100a berreskuratzea.

3-Librantza-egunak eta paga biak mantentzea, lanaren banaketa eta kontratazioen handitzea.

4-Asteko 35 orduen mantentzea, lanaren banaketa eta kontratazioen handitzea.

5-Plantillaren egonkortzea, bi urtez behingo OPE eredu berria, eta kontratuen iraupen luzeagoa.

6-Lan-kargen azterketa, eta plantillaren egokitzea gaur eguneko eta etorkizuneko beharrizanetara.

7-Osasun publikoan eta pribatuan aldi berean lan egiteko aukera ezabatzea.

8-Aurre-jubilazioak eta errelebu-kontratua bultzatzea langile guztien artean.

9-Aparteko-orduak ezabatzea (peonadak, autokontzertazioa) eta diru hori kontratazioan inbertitzea.

10-Guardia sistema ezabatzea, eta, arau orokor gisa, hiru txandetako eredua ezartzea kategoria guztietarako (froga diagnostikoak, erradiologia, kirurgia, kontsultak,…)

11-Zuzendaritzetako pertsonalaren pizgarriak ezabatzea. Izendapen askeko postuak ezabatzea, eta kontratu guztiak kontrol publikopean egin daitezela, irizpide objektiboei jarraituz, une oro bertan behera uzteko aukera izanik.

12-Pribatizazioari ez, publikotasunera itzultzeari bidea emanez.

Sailburu berriarekin izandako bilerak gure susmo ezkorrenak berretsi ditu: ez dago prest egoerari buelta emateko, eta antza lehengo bidetik jarraitzeko asmoa du, orain artekoa ontzat emanez. Sailburua gure eskaeren (pribatizazioaren amaiera, eta pribatizatutakoaren itzultzea) aurrean “harritzea” adibide txarra da.

LABek berriz azaleratzen ditu neurri hauek, beharrezkoak baitira egun bizi dugun egoerari buelta ematen hasteko: Lan baldintza eskasak, eskubide lapurreta, asistentzia-kalitatearen beherakada zorrotza. Mobilizatzeko garaia da, administrazio berria negoziatzera behartzeko garaia, bai Mahai Orokorrean, bai Mahai Sektorialean, garaia da mahai horietan konpromisoak hartzeko eta adostutakoa errespetatzeko.

Hori dela eta, LABek konpromisoa hartzen du neurri hauen eta lan-zentroetatik etor litezkeenen defentsan, eta ahalik eta borroka-gune gehien martxan jartzen, denon artean kalitatezko euskal osasun sistema lortzeko, izango dena euskalduna, erabiltzaile moduan ditugun beharrei begira egokitua, eta, era berean, kalitatezko enplegu-sortzailea, eskubide sozialen eta lan eta hizkuntza eskubideen bermatzailea, eta lan-baldintza justuen eredua. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...