2025-03-26
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABek bere elkartasuna adierazten die Asturiasen eta estatu espainiarreko beste herrietan borrokan...

LABek bere elkartasuna adierazten die Asturiasen eta estatu espainiarreko beste herrietan borrokan ari diren meatzariei

LAB-ek bere babes osoa eta elkartasuna adierazten die Asturias-en, Gaztelan eta Estatu espainiarreko beste Herri batzuetan ikatz meatzagintzaren alde eta euren lanpostuen defentsan borrokan eta greban dauden meatzariei.
Meatzari hauek Alderdi Popularreko (PP) gobernuak burutu nahi duen meategien itxieraren aurka ari dira borrokan. Izan ere hurrengo aurrekontuetan ez dira aurrikusten sektore honen biziraupenerako beharrezkoak diren diru iturriak, eta horrela Estatu espainiarreko 30.000 langilek euren lanpostua arriskuan dakusate. Beraz, meategien itxiera bilatzen du PP-k datorren urteko aurrekontuetatik kanpo utziz sektore hau, nahiz eta Europatik sektore honetarako aurrikusten diren laguntzen murrizketaren aurka dagoela esan.

Bankiari 23.000 milioi eta Banka osoari 100.000 milioi euro inongo baldintzarik gabe emango dizkien gobernu kontserbakor honek, ez dauka inongo borondate politikorik meatzagintza bezelako sektore estrategiko baten 400 milioi inbertitzeko. Gainera, langile hauekin negoziatu beharrean, erreprimitu egiten ditu.

Euskal Herritik LAB-ek bere babes eta elkartasun osoa adierazten die Asturias-en, Gaztelan eta Estatu espainiarreko beste Herri batzuetan borrokan ari diren meatzariei, eta berauen bidezko eskariei. Halaber, euren aurkako jazarpena salatzen dugu eta Estatu espainiarreko gobernuei eta europar instituzioei sektore honen biziraupena berma dezaten eskatzen diegu.

Euskal Herrian, 2012-ko ekainaren 19an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erreforma fiskalari, bai. Blokeoari eta iruzurrari, ez

Jarraian duzue Gorka Vidal sindikatuko ekonomilariak fiskalitatearen inguruan idatzitako iritzi-artikulua.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleei grebekin jarraitzea baino ez zaie geratzen

Greba zikloko bosgarren grebak %75eko jarraipena izan du.

Errepresio sindikalaren aurrean, ez dugu ekintza sindikalean atzerapausorik egingo

Gaur LABeko bi kide epaitu dituzte Donostian, 2022an, adinekoen egoitzetako hitzarmenaren testuinguruan, errepide bat mozteagatik. LABek, bi kide horiei bere elkartasuna helarazteaz gain, poliziak jarritako salaketa gaitzetsi nahi du. Langileon lan eta bizi baldintzak hobetzeko LABen ekintza sindikala kriminalizatu nahi izan dute beste behin.