2025-03-13
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABek bere babesa adierazten dio ekainak 27rako Portugalen deitu den greba orokorrari

LABek bere babesa adierazten dio ekainak 27rako Portugalen deitu den greba orokorrari


Euskal Herriko LAB sindikatuak, Portugaleko (CGTP-IN) sindikatuak “Basta de exploraçao e empobrecimiento!” lemapean urrengo ekainak 27rako deitu duen greba orokorrari babes osoa ematen dio.

Europar Batasuneko gobernu sozialdemokrata eta atzerakoiek, Nazioarteko Moneta Fondoak (FMI), Europar Banku Zentralak (BCE) eta Europar Batzordeak osatzen duten Troikaren aginduak betez, langileen aurkako eta antisozialak diren neurriak hartzen ari dira, honen helburu, herri sektoreek eta langile klaseak krisi kapitalistaren ondorioak ordaintzea da, berau finantziari sektoreak, espekulazio inmobiliarioak eta hauen agindupeko politikak agintzen zituzten gobernuek sortua izan delarik.

2007ko Batasuneko Tratatu neoliberalean aurreikusten ziren neurri hauek, gaur eguneko krisi kapitalistaren aitzakiapean aplikatzen ari dira, eta gastu sozialaren murrizketetan, hezkuntza eta osasungintza bezalako eskubide oinarrikoen pribatizazioan eta antzekoetan oinarritzen dira eskubide laboral eta sindikalak eta soldatak gutxituz.

Egoera honen aurrean, inoiz baino lehentasunezkoagoa da langile borrokak piztea krisi kapitalistaren egoera honek jipoiturik dauzkan beste sektorrekin aliantzan (langabetuak, pentsiodunak, ikasleak…) Egoera honetan, berau da europar klase sindikalismoaren zeregin hundienetarikoa.

Euskal Herrian, pasa den maiatzak 30ean burutu genuen orain arteko seigarren greba orokorra. Burutu genuen greba haren helburuetako bat, Portugalen ekainak 27an izango duten bera izango datxirotasunaren gehitzea eta langile klasearen esplotazioa salatzea. Horrez gain, Euskal Herrian, geure eremuan ekonomiaz, gai sozialez, lan arloko gaiez eta gai sindikalez erabakitzea aldarrikatu genuen.

Euskal Herritik, hurrengo ekainak 27an Portugaleko langile klasearekin egongo gara.

Jo ta ke irabazi arte!! 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

0-3ko euskarazko plaza gehiago bai, baina honela ez

Iruñeko udal haur-eskoletan euskarazko plazen eskaintza zabalduko da. Plaza berriak eskola mistoetan eskainiko dira, non euskarazko eta gaztelaniazko lerroak elkarrekin biziko diren.

Zerbitzu publiko eta kalitatezkoa eskatu dugu Correosen

Akordio berria eta III. Hitzarmen Kolektiboari aldaketa bat inposatzeak ondorio larriak izan ditzake Correoseko langileen lan-baldintzetan eta, hedaduraz, hauek ematen duten posta-zerbitzu publikoan. Correosen eta langile guztien etorkizuna defendatzeko, LAB, ESK eta ELA sindikatuok mobilizazioa egin dugu Donostian goizean. Arratsaldeko 18:00etan ere elkarretaratzeak egingo ditugu Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean.

Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako mobilizazioekin

ELAk, LABek, ESK-k, STEILASek, Etxaldek eta Hiruk bere egiten dute gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borroka, hemen, orain eta denontzat.