2024-11-13
HomeEkintza SozialaLABek bat egiten du SOS Arrazakeriak «Xenofobia eta Arrazakeriaren aurkako egunean» deitutako...

LABek bat egiten du SOS Arrazakeriak «Xenofobia eta Arrazakeriaren aurkako egunean» deitutako manifestazioarekin

Datorren martxoaren 21ean «Xenofobia eta Arrazakeriaren aurkako eguna» da eta SOS Arrazakeriak manifestazioa deitu du Bilbon. LABek bat egiten du ekimenarekin eta euskal langilegoari bertan parte hartzeko deia luzatzen die.

«Nazioarteko Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako egunean, LAB sindikatuaren adierazpena»

Manifestazioari Bilboko Arriaga plazan emango zaio hasiera arratsaldeko 19:00etan.

Informazio gehiagorako www.sosracismo.org

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

11 garraiolari hil dira 2024an, 2023ko heriotza kopurua gaindituz

Atzo, 56 urteko J.R.M.M. garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans 2000 enpresako langilea zen. 2024. urtean 11 garraiolari hil dira lanean dagoeneko, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota. Atzokoarekin, gutxienez 54 laneko heriotza izan ditugu urte hasieratik Euskal Herrian.

Elkarretaratze batekin amaitu dugu EAEko anbulantzien publifikazioaren aldeko kanpaldia

Kontzentrazio batekin amaitu da EAEko anbulantzia zerbitzuaren publifikazioaren alde atzo hasitako 24 ordutako kanpaldia, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan egin dena. Atzo iluntzean, Gasteizko Udaltzaingoak kanpaldia bertan behera uztera behartu arren, gaur goizean aurreikusitako tailerra egin ahal izan dute.

Kapital errentak eta enpresen irabaziak zergapetu gabe ez dago aberastasuna modu progresiboan banatzeko zerga erreformarik

LABen iritziz, Aldundiek proposatutako neurriak ez datoz bat Euskal Herriak behar duen erreforma fiskalarekin.