Bestelako enplegu politika bat
aldarrikatzea
eta
behartzea da une honetan Euskal Herriaren erronka, eta horregatik, LABek
manifestazioa babestu eta bultzatu egingo du.
Emergentzia sozialeko egoera bizi dugu: 2012an Hego Euskal Herrian 77.000 lanpostu galdu dira; urte amaieran 215.400 pertsona zeuden langabezian, eta modu honetan, langabeziak %16ko tasa gainditu du. 2012a urte oso txarra izan da euskal langileriarentzat, krisia hasi zenetik ezagututako urterik latzena, enplegu galerari dagokionez. Eta 2013ko aurre ikuspenak ez dira hobeak.
Datuok bizi dugun egoera larriaren adierazle izanik, enpleguaren defentsa lehentasunezko helburu izan behar du. Enplegua benetan babestuko eta sustatuko duten politikak dira Euskal Herriak une honetan duen premiarik handiena. Bestelako enplegu politika bat aldarrikatzea eta behartzea da, beraz, momentu honetan Euskal Herriaren erronka, eta helburu horrekin bat, LABeko Nazio Komiteak, martxoaren 9rako hainbat enpresa batzordetatik egin diren manifestazio deialdiak babestu eta bultzatu egingo du.
Enplegu suntsiketak ez du etenik; 2013an ere langabeziak gora egiten jarraituko du. Patronalak iragarri du lanpostu gehiago suntsituko dituela. Lan erreforma aplikatuz — erreformak eskura jartzen dizkion aukera guztiak baliatuz— eta espedienteen erabilera biderkatuz, enplegu suntsiketa areagotu eta azkartzen ari dira.
Kalitateko enplegua sortzea eta defendatzea ezinbestekoa da ekonomia suspertzeko. Ez dago ekonomia suspertzerik langabezia eta prekarietate maila honekin, ezta egoera honetan sakontzea besterik egiten ez duten politikekin.
Beraz, enplegua sortuko badugu, lana defendatuko badugu, krisi egoera larri honi irtenbidea emateko bide propio bat jorratu behar dugu. Euskal Herriak etorkizuna izango badu, Madrildik inposatzen diren politikei jarraipena egiteari utzi beharra dago, eta bestelako politikak egiten hasi. Gaurko politikak aldatu behar dira. Benetan eraginkorra izango den bestelako enplegu politika bat behar du euskal langileriak, lehentasunezko beharra da, premiazkoa.
{module[111]}
Enpleguaren defentsan Bilbo eta Iruneako Manifestazioak iragartzeko prentsaurrekoa