LAB sindikatuak langileei dei egiten die larunbat honetarako KONTUZ!ek deitutako manifestazioan parte har dezaten. Miguel Sanz eta Yolanda Barcina buru, Nafarroa gobernatu duen elite ustela boteretik kentzea premiazkoa da.
Nafarroako Kutxa desagertzen zen bitartean poltsikoak bete dituzten horiek, langileoi murrizketak inposatu bitartean aberasten ziren horiek, botereari eusten jarraitzen diote, inputatuta edo inputazio bidean egon arren. Berriro ere kalera atera beharra dago euren dimisioa exijitu eta hauteskundeak dei daitezen eskatzeko. Halaber, Foru Hobekuntzarekin ezarritako eredu antisozial eta ustelarekin amaitu beharra dago.