2024-12-23
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaLABek babesa erakusten dio bihar AHTren kontra Donostian burutuko den mobilizazioari

LABek babesa erakusten dio bihar AHTren kontra Donostian burutuko den mobilizazioari

Gasteizko gobernuak Donostiako Miramar jauregian kurtsoko lehen gobernu-kontseilua burutuko du bihar. Hori dela eta Mugitu! mugimenduak AHTren aurkako protesta bertara eramateko ekintza bat egingo du, azken bi urteetan egin duen antzera.

Oraingoan AHT irudikatuko duen tren luze batekin Miramarrera protesta-kalejira egitea da asmoa, “LURRA DA ETORKIZUNA! AHTren DIRUA GASTU SOZIALETARAKO” lemapean. Kalejira goizeko 11etan abiatuko da Bulebarreko kioskotik.

LABek ekimen hau babestu eta bertan parte hartzeko deia egiten du. Honetaz aparte, salatzen du soilik elite ekonomiko eta politikoei interesatzen zaizkien lan faraonikoak inposatzen dizkigutela, helburua etekinak mantendu eta handitzea dela, ondorioz langileen pobretzea areagotzen duten bitartean. Are gehiago, azpiegitura horiek ingurumena suntsitzea, lurraldea desorekatzea eta langileen bizitzekin amaitzea dakarte. Hori dela-eta, lan horiek bertan behera uztea exijitzen du sindikatuak. Gogoratu behar da 7 langile hil direla AHTko lanetan azken urteotan, azkena abuztuaren 25ean.

Gastu publikoa minimoetara murrizten ari diren garaiotan, sistemaren propagandistek diote “arduraz jokatzea eta austeritatea” eskatzen duela egoerak. Baina AHTren lanekin guztiz kontrako jarrera dute, aurrera eramango dituztela errepikatzen dute behin eta berriro, kosta ala kosta, aurreikusitakoak baino garestiagoak izan arren. Negozioa da ardura duena, ez besterik.

Euskal Herrian, 2013ko abuztuaren 29an

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...