2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaLABek Arcelor Mittalen erdietsitako akordioak langileekiko konpromisorik ez duela jasotzen salatu du

LABek Arcelor Mittalen erdietsitako akordioak langileekiko konpromisorik ez duela jasotzen salatu du

LAB sindikatuarentzat Arcelor Mittalen itxiera baztertzen duen akordioa lortu izana albiste pozgarria da, baina harrigarritzat jotzen du lan karga ezagatik aldi baterako itxi nahi zuten lantokian, egun batetik bestera, bi txanda gehiago ezartzen dituen akordio bat sinatzea. LABen ustez akordio honen bitartez enpresak langileak bildurtzea eta eskubideak murriztea bilatzen du. Akordioaren aurrean hartu beharreko jarrera aztertzeko gaur Arcelor Zumarragako LABeko sail sindikala bilduko da.

LABen BALORAZIOA ARCELOR MITTAL ZUMARRAGAKO AKORDIOAREN AURREAN

1.- LABek gaur Arcelorreko zuzendaritzari esandakoa berretsi nahi du publikoki: LAB 5. eta 6. txanda ezartzearekin ados dago eta malgutasunaz hitz egiteko prest ere bai, beti ere, lantokiaren etorkizuna bermatuko duen akordio baten baitan, benetazkoak eta zehatzak izango diren konpromisoak jasoko dituena.

2.- Gaur goizean erdietsitako akordioak ordea, ez du langileekiko konpromisorik jasotzen.

3.- Akordio honen ez die Arcelorrek emandako arrazoiei erantzuten. Alegia, harrigarria da lan karga ezagatik aldi baterako itxi behar den lantokian, egun batetik bestera, 5. eta 6. txanda ezartzeko akordio bat sinatzea, zer eta lan kargari aurre egiteko. Zer aldatu da azken 24 ordu hauetan? Akordio honek frogatzen du Arcelorrek nahi duena langileak beldurtzea eta eskubideak murriztea dela, eta ez enpresak dauzkan arazoei aurre egitea.

Lan karga falta agerian uztea baino, akordio honek erakusten du multinazionalak lan karga langileek onartzen dutenaren arabera erabili egiten duela. Honela soilik uler daiteke lehenik aldi baterako itxiera planteatzea eta ondoren langileen jarreraren arabera lan karga igotzea.

4.- Arcelor Mittal langileen, Zumarragako herriaren, gizarte osoaren gainetik eta ordezkari politikoen gainetik pasatu da. Eusko Jaurlaritza ere azpian hartu du, eta honek bere diskurtsoarekin zuzendaritzaren interesak babestu ditu. Mehatxu honek era grafikoan ikusarazi du enpresa lobby haundiak barnebiltzen ari diren boterea. Eskualde oso baten etorkizunarekin eta pertsonen bizitzarekin jolasean dabiltza.

Momentuz itxiera gelditzea albiste pozgarria da. Baina argi izan behar dugu akordioan esaten dena: “ deja en suspenso la preparación de la parada temporal”, hau da, mehatxua ez da guztiz erretiratzen. Beraz, LABek Arcelor Mittal Zumarraga eta Euskal Herriko gainontzeko lantokien etorkizunaren alde lanean jarraituko du.

Akordioaren aurrean hartu beharreko jarrera aztertzeko bihar Arcelor Zumarragako LABeko sail sindikala bilduko da.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...