2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaLABek Arabako Negoziazio Mahaia desblokeatzeko proposamena egin du

LABek Arabako Negoziazio Mahaia desblokeatzeko proposamena egin du

LABeko metalgintzako arduradunek Arabako Metalgintzako Negoziazio Mahaiaren inguruko azterketa eta sindikatuak desblokeatzeko mahai gainean jarri duen proposamena plazaratu dute gaur Gasteizen. SEAri proposamena onartu ezkero LAB bilera guztietara joango dela adierazi dio.

LABen IRAKURKETA eta PROPOSAMENA

Ostiralean, hilak 5, SEA-k honako bi gauza hauek egin zituen:

– Madridetik datorren negoziazioaren aurrean babestu eta sektoreko hitzarmenei ultraktibitatea luzatzeko, Lehendakariaren proposamenari uko egin.

-Patronalak bi urte baino gehiagoz blokeatu ondoren, metaleko mahaia, akordiorik gabe, bukatutzat eman.

Hitzarmena eta bake soziala bermatzeko SEAren benetako helburua, , sindikatuek lan baldintzei uko egingo dien negoziazio bat ziurtatzea da. SEA-k hitzarmena noiz, nola eta ze edukiekin egongo den edo ez ezarri nahi digu.

Hau da SEAren proposamena:

Lan baldintza dagokienez, proposamen atzerakoia (malgutasuna handitzen du), nahikoa ez den soldata igoera (hitzarmenaren sinaduratik, ez urte hasieratik orain arte bezala, eta gainera, bi urte galdu egingo lirateke, 2011 eta 2012a) eta hurrengo negoziazioa parametro berdinetan emango dela ziurtatuko duen ultraktibitatearekin: Mahai sektorialaren geldiarazpena, langileak amildegiaren aurrean jarriz. Mahai sektorialeko negoziazioa, SEA-k nahi izanez gero soilik burutuz.

Proposamena langileon bizkarrean sukaldatu da, bilera estraofizialetan, helburu argi batekin: gure sindikatua presionatzea. Gainera, ultimatum moduan aurkeztu dute, gaur erantzun behar baita idatziz, asmo argi batekin: LABi txantaia egitea, esanez (edo hau onartzen duzu, orain eta dagoen bezala, edo ezer ez”.

Parametro horietan LABek ez du negoziatzen. Parametro horietan SEAk irabazten du gaur eta betiko. Parametro horietan langileek galtzen dute, SEAk txantaia eta onurak besterik ez baititu bilatzen..

Oraintxe Metaleko hitzarmen sektorialari buruzko eztabaida inoiz baino biziagoa da, hain zuzen ere mahaia SEAk hautsi zuenean. Alde batetik, bukatutzat ematen du, baldintza berrien aplikazioari babes juridikoa bilatu nahian, eta beste aldetik, 2 sindikaturekin biltzen biltzen da estraofizialki eta proposamen bat aurkezten du, noiz eta 2 urte eta erdiz ez du ezer egin. Nahikoa da.

LABek egoera zuzentze bidean honako mugimendu hau egingo du:

1-LHKn hitzarmenaren luzapen proposamena aurkeztuko du. Luzapenaren sarrerak bi aldeen arteko negoziazio justua bermatzeko helburua du, bai patronalarentzat, bai langileentzat. Egun, negoziatzen da soilik, SEAri komeni bazaio. LABek ez du horrela negoziatzen. Patronalak LABen proposamena onartzen badu, LAB bilera guztietara joango da.

2-LABek hitzarmena izateko proposamen bat egiteko prest dago, hitzarmenaren luzapena onartzen bada soilik. Proposamenak honako gako hauei erantzungo die:

• Proposamenaren helburua langileei edukiz beteriko hitzarmena ematea da, ez SEAk sorturiko arazoa konpontzea. SEAk bi mahai hautsi zituen, sektoriala eta lanbide arteko akordioa.

• Krisi ekonomikoa kontutan hartzen duen proposamena da, baita CCOO eta UGTrekin, uztailaren 4ean mobilizatzera eraman gintuen akordioa ere.

• Proposamenak 2013urte hasieratik, KPI erreferentzia argia aurreikusten duen soldata igoera bat jasotzen du, soilik SEAri onura ekartzen dion eszenatokia berriro gerta ez dadin ultraktibitate luzeago bat eta gainontzeko hitzarmena dagoen moduan utzi (malgutasun gehiagorik gabe)

CCOO eta UGTri hausnartzeko eskatzen diegu. Langileekin uztailaren 7tik aurrera borrokan jarraitzeko hitza eman zenuten, eta LABekin desblokeorako gutxieneko eduki batzuk adostea. Bi akordio hauen helburua nagusia, soilik langileak galtzen duen egoera ekiditea da. Eszenatoki hori Arabara dagoeneko iritsi da eta badirudi bi sindikatu horiek SEArekin bat egin nahi dutela.

Sortu den egoera SEAren ardura da eta orain ezin LABen konplizitatea bilatu hasieratik nahi zuena lortzeko: bere neurrira egokitutako hitzarmen bat, bere aldarrikapen historikoak jasoko zituena.

Gaur egun posiblea da metaleko hitzarmen duin bat lortzea eta LABek ahalegin guztiak egingo ditu lortzeko.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...