2024-12-27
HomeIndustriaMetalgintzaLABek ALFAko zuzendaritzaren jokabidea salatzen du, lehenengo kaleratzeak gauzatu eta ondoren akordioetara...

LABek ALFAko zuzendaritzaren jokabidea salatzen du, lehenengo kaleratzeak gauzatu eta ondoren akordioetara iritsi nahi duelako

ALFA taldea, momentu honetan, bere zuzendaritzak eginiko kudeaketa txarraren ondorioz hil ala biziko egoeran aurkitzen dela jakin arazi du LAB sindikatuak.

ALFA TALDEAREN egoeraren inguruan egiten duen irakurketa plazaratu nahi du LAB sindikatuak. ALFA TALDEA, momentu honetan, hil ala biziko egoeran aurkitzen da bere zuzendaritzak eginiko kudeaketa txarraren ondorioz.

Alfa Taldea honako enpresa hauek osatzen dute: ALFA PRECISION CASTING (APC), UTIL ALFA, ALFA ARTE, ALFA LAN, ALFA HOGAR, ALFA IDEI (hauek Eibarren), MECANICAS MALLABI (Mallabin), INDUSTRIAS GOL ( Soraluze eta Berrizgo lantokiek osatzen dutena) eta RUMAGOL (Rumanian). Taldean, denera, 700 langile baino gehiago daude.

Enpresa, urte hasieratik kaudimengabezia egoeran dago, likidezia faltarekin dagozkion obligazioei aurre egin ezinez. Honek gatazka ugari eragin ditu Taldeko enpresetan. Aldebakarrekotasunez langileoi soldata jeitsi nahi izan ziguten (eta azkenean egin dute) langileon ordezkariokin akordiotara iristeko ahaleginik egin gabe. LAB sindikatutik, eskubide galerarik gabeko soldaten inguruko akordioak planteatu genituen, baina eginiko proposamen guztiak alboratu zituzten. Honek, ondorioz, langileon mobilizazioak eta grebak eragin zituen. Zuzendaritzaren jarrera salatu beharrean gaude; uneoro bankuekin egin beharreko akordioa lehenetsi dute, beraien interes propioak eta bankuenak defendatu eta langileon interes eta beharrei muzin eta mesprezu eginez.

Zuzendaritzak, hasiera batean, ohikoa duen prepotentziarekin eta langileoi ezer esan gabe, prekonkurtsoa aurkeztu zuen eta handik aste batetara konkurtsoa. Bigarrenik, langilegoaren artean nahasmendua sorrarazteko helburuz, S.A.L.-ak (Sociedades Anónimas Laborales) sortu nahi zituztela esan zuten, lantoki bakoitzak bere salmentak eta irabaziak kudeatuz. Beraiek ongi dakite, enpresa bat konkurtso egoeran dagoenean hori ezinezkoa dela. Enpresa bakoitzak zor duena, talde osoaren zorra da eta alderantziz. Alfa Taldeak kontu ekonomiko bateratuak ditu eta orain, taldea konkurtso egoeran dagoela, enpresa bakoitzaren irabazi eta galerez hitz egitea, errealitatea manipulatzea da. Langileen artean banaketa, nahasmendua eta beldurra sartu nahian dabiltza. Zuzendaritzak, lantoki ezberdinetako langileeko enfrentamendua bilatu nahi du, beraiek egindako kudeaketa txarraren ardura sahiesteko helburuz.

Honetaz guztiaz gain, enpresako zuzendaritza egiten ari den beste gauza bat ere salatu nahi dugu: Taldeko lantoki batzuetan langile jakin batzuk osaturiko segimendu batzordeak eratu dituzte, non kasu gehienetan, komiteetako delegatuak batzorde horietako partaide ez diren. Segimendu batzorde hauen helburua lantokietako ordezkaritza sindikala deuseztatzea da, langileen ordezkari legalak kontutan ez hartzea, alegia.

Konkurtsoa aurkeztu zenetik hilabete eta erdi igaro dira eta solik bilera bakar bat egin da enpresako zuzendaritza, administrazio konkurtsala eta langileen ordezkarien artean. Bilera horretan esan zuten langile kopuru handi bat kaleratua izango zela eta ez zuten ezer gehiago konkretatu. Ez daukagu bilera egutegirik konkurtsoari aurre egiteko baina zuzendaritza, aldebakarrekotasunez eta langileon ordezkariak kontutan izan gabe, erabiak hartzen ari da:

• Kaleratze EREen proposamenak ditugu taldeko hainbat enpresetan (oraindik ofizialak ez direnak) eta oraindik ez dute egin enpresa bakoitzeko bideragarritasun planik.
• Hainbat lantokietan ordu extrak egiten ari dira eta hau erabat bateraezina da kaleratzeekin.

LABek enpresaren jokabidea salatu nahi du, lehenengo kaleratzeak gauzatu eta gero akordiotara iritsi nahi baitu.

Gertaera guzti hauen aurrean, bai enpresako zuzendaritzak eta bai administrazio konkurtsalak azalpenak eman beharko lituzkete. Prozesu konkurtsal bat erabakiak inposatuz eraman daiteke aurrera edota era adostu batean. Erabaki hau zuzendaritzari eta administrazio konkurtsalari dagokie.

Elkarren artean lan eginez akordioetara iritis nahi baldin badute, LABen eskua luzatuta izango dute, lanerako prest. Inposaketa eta erabaki unilateralen aldeko hautua egiten badute ordea, LAB aurrean izango dute, mobilizatzeko deia eginez.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.