2025-03-20
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaLABek Administrazioan ematen ari den etengabeko EEE salatzen du

LABek Administrazioan ematen ari den etengabeko EEE salatzen du

Gaur goizean jakin dugu Nafarroako Gobernuak 336 lanpostu suntsitzeko hartu duen akordioa, horietako batzuk zuzenki suntsitu dituzte eta besteak beteko ez diren jubilazioak dira.

LAB sindikatuaren iritziz neurri honekin Nafarroako Gobernua administrazioan egiten ari den izkutuko eta etengabeko EEE sakonki handitzen dela, neurri hauek hartzera eraman dituzten beharra argudiatu gabe. Honek eramaten gaitu berrestera administrazioa dela azken urteotan enplegu gehien suntsitu duen nafar enpresa.

Gobernua behartuta zegoen plantilla ikerketa egitera bertan egon litezkeen orekarik eza aurreikusteko, baina aipatu ikerketa, egotekotan, ez zaio ezagutzera eman ordezkaritza sindikalera, bere izatea bera ere zalantzan jartzen dugu.

Aitzitik, murrizketa berri hau justifikatzeko eman duten azalpen bakarra da aurrekontu partidarik ez dagoela, hau da, irizpide ekonomikoak baino ez dituzte kontuan hartu inoiz ez dira gelditu ikustera lanpostu horiek beharrezkoak diren edo ez.

NHKko sukaldeen langileei dagokionez, errealitateak beren lekuan jartzera eraman ditu jasaten ditugun egungo kudeatzaile txar horiek: ez da ikusi inolako aurrezpenik eta zerbitzua oso egokia eta zuzena izatetik gaixoak jaten ari dena erabateko zabaorra izatera pasa da, eta okerragoa dena euren osatze prozesua arriskuan jartzen ari da. Kasuren batean, gaixoek euren etxeetatik janaria ekarri behar izan dute ere.

Administrazioaren arlo ezberdinetako plantilla murrizketa berri honek erabiltzaileei ematen zaien arretaren kaltetzea ekarriko du, lan karga handiagoa eta azken finean zerbitzu publikoen hondatzea hala nola langileon lan baldintzena ere.

Neurri honekin 11 milloi euro aurreztuko direla aipatu dute, beste inolako azalpenik eman gabe. Baina zalantzan jartzen ditugu datuok, Kontu Ganbarak emandako txostenak kontutan hartzen baditugu, hauek erakusten baitigute Nafarroako Gobernua hartzen ari den neurri gehienak ez direla errealista eta kasu askotan aurrezpena baino gastu gehiago sortzen ari dira, kanpora egitera ateratzen baitira orain arte bertako langileek burutzen zituzten lanak eta zerbitzuak.

Azkenik jendarteari ohartu ez gaudela arazo laboral huts baten aurren. Zerbitzu publikoak herritar guztientzat dira eta horien hondatzeak guztiongan du eragina. Eragin hauek lanpostu galeratik haratago doa eta ondorioak jendarte osoak sufrituko ditu.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Amaitu da SDA Factory-ko langileak kaleratzeko kontsulta aldia

Jarraian irakur dezakezue SDA Factory-ko enpresa-batzordearen oharra.

ELAk, CCOOek eta UGTk maiatzeko aurreakordioa okertzen duen hitzarmena sinatu dute Bizkaiko ostalaritzan

Gai garrantzitsuak eta sektorearen zati bat kanpoan uzten dituzte.

LABek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio unibertsitate publikoa indartu dezan, behar den inbertsioa eginez

LABek elkarretaratzea egin du Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari unibertsitate publikoa indartzeko eskatzeko.