2024-12-23
HomeErrepresioaLAB: «Telletxea eta Martinez libre nahi ditugu»

LAB: «Telletxea eta Martinez libre nahi ditugu»

2012ko martxoaren 29ko greba orokorraren harira, 2013ko irailaren 11n Aitor Fernández, Jon Telletxea eta Urtzi Martínez gazteak epaitu zituzten. Absoluzioa guztientzat behar bazuen ere, Jon Telletxea zein Urtzi Martinezi 15 hilabetetako espetxe zigorra ezarri zieten. Hala ere, fiskaltzak, horrekin pozik ez eta espetxera sarrarazteko asmo argiaz, errekurtso jarri eta zigor hau bi urte eta erdira igotzea lortu du.

Helburu bakar bat bilatzen du amarru sare honek: erantzun sozial eta politikoa zapaldu eta itotzea. Jon Telletxea eta Urtzi Martínezen delitu bakarra Euskal Herrian bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten alde lan egitea eta greban parte hartzea izan zen. Beraz, Telletxea eta Martinez libre nahi ditugu. Telletxea eta Martinezen berehalako espetxeratzea dela eta, gaur, hilak 17, goizeko 10.45 etan Deustuko Done Petri plazan Grebalariak Aske! Plataformaren eskutik egin den irakurketarekin bat egiten du LABek, eta bertan plataformak deituko dituen mobilizazioei ere geure sostengua helarazi nahi diegu.

MOBILIZAZIOAK

KONTZENTRAZIOA ARANGOITIN
Ostegunean (ekainak 19), 20:00etan Egileor plazan.

MANIFESTAZIOA BILBON
Ekainaren 25ean (asteazkena), 19:30ean Jesusen Bihotza plazatik plaza Zirkularreraino.
 
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...