Martxoaren hasieran LAB sindikatuak, erreformak negoziazio kolektiborako eskubiderik gabe utzi gintuela salatzeko eta orain arteko negoziazio kolektiboaren apurketa irudikatzeko, negoziazio mahaietan parte hartzea eten zuen. Greba orokor arrakastasuaren ostean eta euskal jendarteak alternatiba Euskal Herrian kokatzen dela argi eta garbi esan duenenan, LABek negoziazio mahaietara bueltatzeko erabakia hartu du. Bide honetan LABek sindikatu guztiei proposamen berritu bat aurkeztu die. Negoziazio kolektiboaren eskubidea blindatuko duen akordio minimo batzuetara iristeko proposamena eta erreformaren ondorioak gainditzeko aldarrikapenak jasotzen dituena.