LAB sindikatua enpresaren onura ekonomikoak langile eta herritarren osasunaren gainetik jarriko dituen Olaztiko Portland enpresan hondakinik erretzearen proiektuaren aurka azaldu da, izan ere, erre nahi dituztenak erretzeak kosteak merkatzen dizkio enpresari, baina, beste planta batzuetan gertatzen ari den bezala, ingurumenaren eta langile eta herritarren osasunaren kaltetan izango da.
Enpresak errauste plan honekin dirua aurreztuko dela argudiatu du eta aurrera eraman ezean, lanpostuak arriskuan egon daitezkenaren mehatxuarekin ere atera da. Posizio honen aurrean LAB sindikatuak mota honetako xantairik ez duela onartuko jakinarazi du.
Ekarrriko dituen kalte guztiak baztertuz, Yolanda Barcina eta Jose Maria Aracama Nafar Gobernuaren izenean babesa eman diote Juan Bejar Cementos Portland taldeko presidenteari Olaztin hondakinak erretzeko proiektuari. Enplegua eta osasuna ezin dira kontrajarri, Nafar Gobernuaren betebeharra Nafar guztion osasuna zaintzea eta gure herrialdean enplegua sortzea da.