Hego Euskal Herriko langabetuen plataforma desberdinek (Abian Sankana, Iruñerriko langabetuen kolektiboa, Gipuzkoako eraikuntzako langabetuen kolektiboa eta eskubide sozialen aldeko Berri Otxoak plataforma bizkaitarra) larunbat honetarako Iruñea, Donostian eta Bilbon deituak dituzten mobilizazioei atxikimendua eman nahi die LAB sindikatuak.
Kolektiboko kideek adierazi bezala, Euskal Herrian enplegua sustatzeko, egungo politikak aldaketa behar dute. Bestelako politika batzuren beharra dago, murrizketekin amaitu, bazterketa sozialari aurre egin, eskubide sozialen bermea ziurtatu eta hedatuko duten politikak behar ditugu, aberastasunaren banaketa bultzatuko dutenak.
Konpromisoak har ditzan eta aldarrikapen horiek guztiak bere egin ditzan langabetuen plataformetatik klase politikoari egiten zaion interpelazioarekin bat egiten du LABek eta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei, langile guztiei.