2025-03-26
HomeI26 - Greba OrokorraDelegatuen BatzarraLAB sindikatuak 26an kalera ateratzearen garrantzia aldarrikatu du Donostian

LAB sindikatuak 26an kalera ateratzearen garrantzia aldarrikatu du Donostian

LAB sindikatua irailaren 26ko greba orokorraren lanketa zehaztu eta greba bultzatzeko Gipuzkoako delegatuen batzarra egin du gaur Donostian. Batzarraren ostean manifestazioa egin dute "Euskal Herriak hitza eta erabakia. Irailak 26 Greba Orokorra" lelopean. LABeko idazkari nagusi den Ainhoa Etxaidek, besteak beste, murrizketen aurka jendea kalera ateratzearen garrantzia azpimarratu du, "herri oso bat miseriara kondenatzea ez delako ez zilegia, ez bidezkoa eta batez ere, ez delako beharrezkoa" gaineratu duelarik.

 Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren adierazpenak

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erreforma fiskalari, bai. Blokeoari eta iruzurrari, ez

Jarraian duzue Gorka Vidal sindikatuko ekonomilariak fiskalitatearen inguruan idatzitako iritzi-artikulua.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleei grebekin jarraitzea baino ez zaie geratzen

Greba zikloko bosgarren grebak %75eko jarraipena izan du.

Errepresio sindikalaren aurrean, ez dugu ekintza sindikalean atzerapausorik egingo

Gaur LABeko bi kide epaitu dituzte Donostian, 2022an, adinekoen egoitzetako hitzarmenaren testuinguruan, errepide bat mozteagatik. LABek, bi kide horiei bere elkartasuna helarazteaz gain, poliziak jarritako salaketa gaitzetsi nahi du. Langileon lan eta bizi baldintzak hobetzeko LABen ekintza sindikala kriminalizatu nahi izan dute beste behin.