2025-04-22
HomeNazioartea IdazkaritzaFSMLAB Munduko Sindikatu Federazioaren 17. Kongresoan parte hartzen ari da

LAB Munduko Sindikatu Federazioaren 17. Kongresoan parte hartzen ari da

LAB Sindikatua Munduko Sindikatu Federazioak (MSF) Hegoafrikako Durban hirian ospatzen ari den 17. Kongresuan dago. Mundu mailako kongresu honen antolatzaileak Hegoafrikako COSATU eta MSFa dira. 5 kontinentetako eta 111 nazioetako 1.200 sindikatu ordezkari batu dira “Borroka, Internazionalismoa, Batasuna” lelopean egiten ari diren eztabaidetara. LABen ordezkaritza Nazioarteko harremanetako Gaizka Zuriarrain eta Koldo Saenz-ek osatzen dute. 

MSFaren Kongresua Urriak 5ean hasi da Hegoafrikako presidentea den Jacob Zuma, COSATUko Idazkari Nagusia den Zwelinzina Vavi eta MSFko George Mavrikosen hitzekin.

Urriak 6ari hasiera Eric Mtsali, Hegoafrikako sindikalgintzako eta aparheidaren aurkako militante historikoaren eskutik izango da. Jarraian Txosten ekonomikoa aztertu eta ordezkarien partehartzearen ondoren hurrengo urteetarako MSFaren Idazkari Nagusia hautatua izango da..

Urriak 7an goizez eztabaidak eta partehartzeekin jarraituko da. Eta arratsaldean ondorioen eta erresoluzioen txanda izango da. Ondoren MSFaren PRESIDENTZI KONTSEILUA eta BATZORDE EKONOMIKOA osatuko duten kideak aukeratuko dira.

Ekitaldi guztiei amaiera emateko Urriak 8an manifestazio batekin egingo da.

Presoen eskubideen aldarria Hego Afrikan egiten ari den MSFren 17. Kongresura eraman dugu



Presoen egoeraren salaketaren berri ematen ari gara MSFren Kongresuan. Horretarako Europarlamentariek eginiko txostena eta Sareren liburuxka parte hartzaile guztien eskura jarri ditugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enviserreko langileek greba gogortu dute, protestaren hirugarren astean

Hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek hiru aste bete dituzte greban. Baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio bat lortzea da beren helburua. Hainbat langilek Gasteizko udaletxearen aurrean pasa dute gaua, azken honen inplikazioa eskatzeko.

LABek ontzat jo du Iruñeko Udalaren eta alokairuzko bizikleten enpresaren artean sinaturiko akordioari esker langileei zor zitzaizkien soldatak ordaintzea

LAB sindikatuak duela bi aste salatu zuen Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian zeudela, sei hilabete baitzeramatzaten nominak berandu kobratzen eta, gainera, enpresak bi nomina oso zor baitzizkien. Iruñeko Udalak eta Ride On-ek gaur iragarri duten akordioaren arabera badirudi zerbitzuaren jarraipena bermatuko dutela eta enpresak berehala kitatuko dituela langileekin dituen zorrak.