LAB sindikatak ontzat ematen abenduaren 4an funtzio publikoko hauteskundeetan lortu dituen emaitzak. Lehen aldikotz presentatzen zen LAB Ipar Euskal Herriko funtzio pubikoan. Horrela, Kanbon, Uztaritzen, Hiriburun, Hendaian eta Xiberuko Herri Elkargoan presentatu ginituen listak. Delegatuak atera ditugu Kanbo, Uztaritze eta Hendaiako herriko etxeetan, denetan bozkatu duten % 20 -30 guttieneko emaitzak eginez, eta oraindik gehio Uztaritzen %31,5ekin, eta Kanbon%65ekin.
Herriko etxe ttikietako langileen beharrei erantzuteko, departamendu mailan SUD sindikatarekin joatea erabaki ginuen (CDG delakoan). Hor ere, lehen aldikotz joan gira eta emaitza oso positiboak lortu ditugu bozken %11 lortuz.
LAB sindikatarentzat, hauteskunde hauek hastapen bat besterik ez da, abia pundu bat bezala. LAB gogotsu da langileen lan baldintzak hobetzeko funtzio publikoan, eta eginahalak eginen ditugu erabaki guneak Ipar Euskal Herritik hurbiltzeko.
LAB proposamen indar bat izanen da datozen urteetan eta LABek ahal bezain fite IEH mailako CDG delako baten sortzea aldarrikatzen du.
LABek deitzen ditu, funtzio publikoko langileak sindikatura hurbiltzera, elkar antola gaitezen.
Horretarako hitzordu bat ematen dugu interesatuak diren funtzio publikoko langileeri, 2014ko abenduaren 17an atsaldeko 6etan, LABen egoitzan, Coursic karrika 7, Baionan.
LAB sindikata