2024-12-23
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakLAB Funtzio Publikoko Mahai Orokorretik altxatu da

LAB Funtzio Publikoko Mahai Orokorretik altxatu da

Atzo, maiatzak 2, EAEko Mahai Orokorraren esparruan laugarren bilkura burutu zen. LAB sindikatuak, beste sindikatu guztiekin batera, lanaldiaren luzatzea gauzatzen duen 173/2013 dekretua bertan behera uztea eskatu zuen. Eskaera honen aurrean administrazioak Estatuko legedia aplikatuko duenaren mehatxua jarri zuen mahai gainean. Honen aurrean, LABek mahaitik altxatzea erabaki zuen. 

LAB sindikatuaren EAEko Mahai Orokorraren laugarren bilkuraren balorazioa

«Gaur, maiatzak 2, EAEko Mahai Orokorraren esparruan laugarren bilkura burutu da. LAB sindikatuak, beste sindikatu guztiekin batera, aho batez eskatu du 173/2013 dekretua, lanaldiaren luzatzea gauzatzen duena, bertan behera uztea.
Administrazioaren aldetik eginiko mehatxua argia izan da zentzu horretan. Azken dekretu hori deuseztatuz gero, Estatuko legedia aplikatzearen aldeko ohartarazpena jarri dute mahai gainean. Ez hori bakarrik, Eusko legebiltzarrean dekretu hau alde batera uzteko egindako eskaera gutxiestea izan dute helburu ere. Hala ere, gobernuaren negoziazio taldeak ez du argi utzi dekretua atzera botako duten ala ez.
LABen iritziz, Dekretua atzera botatzea ezinbesteko urratsa da negoziazio kolektiboa abian jartzeko eta ezarritako murrizketak baliogabetzeko.
Gure aldetik, ezinezkoa da eraiki nahi dugun etxearen paretaren kolorea aukeratzea, etxe beraren egituran adostasunik ez dugun bitartean. Horregatik, Administrazio honek sindikatuok egin dugun eskaerarekin eta Legebiltzarrak hartutako erabakiarekin zer egin erabaki arte, gaurkoan mahaitik altxatzea zuzenena zela ulertu dugu.
LABek zerbitzu publikoen garapenerako eta bertako langileen lan baldintzak ziurtatzeko edukiak izango duen negoziazio kolektiboaren alde egiten du, eta bide horretan, PNVk zuzentzen duen gobernuari, bermeak eskatzen dizkiogu, Madriletik etor daitezkeen neurrien arabera dantzan egotea baino. Horiek ikusten ez ditugularik, gaurkoan mahaitik altxatzea erabaki dugu.
LABek edukiak eta bermeak izango dituen negoziazio kolektiboaren alde egiten du. Zentzu horretan, alde bakarrez hartutako erabakiak bertan behera uzteko eskatzen diogu Zearretaren lantaldeari. Modu horretan, langileen ordezkariekin bat eginez, eta Gasteizko parlamentuak eskatutako erdibideko zuzenketari men eginez, enplegu publikoa sortuko litzateke, lana eta ondasuna banatuz. Halaber, dekretu horrek berez ekarri du enplegu publikoaren suntsiketa beste murrizketa antisozialekin batera eta LAB sindikatuak ez dio biderik emango Administrazioari, negoziazio plantak eginez, horiek ezartzeko.
Sektore publikoko langileek, eta gizarteak orohar, horrelako neurriak ez aplikatzea, eta edukiz beteriko Negoziazio Kolektiboak aurrera egin dezan, lanaldia aldatzea ekarri duen dekretua atzera botatzea eskatzen dio PNVren gobernuari. Eta dekretu hori bertan behera utziko ez duten bitartean, mobilizazioa da EAEko sektore publikoko langileok dugun bitartekorik indartsuena. Mobilizazioaren bitartez, PNVk atzera egitea lortuko baitugu.

Gasteizen, 2013ko maiatzaren 2an» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...