2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLAB ez da joango Osakidetzako zuzendaritzak deitutako aldebiko batzarrera

LAB ez da joango Osakidetzako zuzendaritzak deitutako aldebiko batzarrera

LAB ez da joango ostegunean (irailak 19) Osakidetzak deituriko aldebiko batzarrera, arrazoi garbi batengatik: gure ustez, Osakidetzak jokaera bikoitza darama eta adarra jotzen ari da. 

Hain larria den JARDUNALDIAREN LUZAPENA osasun sistema publikoan lotsa barik INPOSATU eta gero, sindikatuon, Legebiltzarraren eta euskal jendartearen ezetzari entzungor, PNV etengabe saiatzen da bai komunikabideetan zein jendarteari begira negoziatzen ari dela eta borondatea duela irudikatuz. Horretarako, behin eta berriro sindikatuoi deia luzatzen digu eduki partzelei buruz hitz egiteko, baina horietan ere, inolako planik eta konpromezu barik. Uda bitartean, hiru “lantaldetara” izan gara deituak: Euskara, Kontratazioa eta Mugikortasuna. Jubilazioari buruz ere hitz egin dugu.

Gure ustez, hori kea baino ez da eta mugimendu horiekin zera lortu nahi dute: sindikatuok entretenitzea eta desmobilizatzea , eta “negoziaziatzaile” itxurari heltzea. Momentu honetan, Osakidetzako langileon lan baldintzak okertzen ari dira dekretuz dektretuz inolako negoziaketa aukerarik gabe. Bitartean, enplegu publikoa deuseztatzen ari da etengabe. Gai hauei buruz hitz egin nahi du LABek.

LAB sindikatuak argi utzi nahi du:

• Aldebiko batzarrak ez dira ezer negoziatzeko lekua. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA eman behar da MAHAI SEKTORIALEAN.
• Aurrera jarraitu baino lehen, PNV-k atzera egin behar du lanaldiaren luzapenarekin eta lapurtutako soldata bueltatu.
• Berriz ere Mahai Sektorialean dauden beste sindikatuei (ELA, SATSE, SME, CCOO eta UGT) altxatzeko deia luzatu nahi diegu. Gehiengoa daukaten sindikatuen jarrera funtsezkoa da Osakidetza presionatzeko.
• Egoera larri honen aurrean, mobilizazioa eta denon artean presioa handitzea baino ez daukagu.

Euskal Herrian, 2013ko irailaren 17an
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...