2024-12-22
HomeEkintza SindikalaLAB, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza sindikala handitu duen sindikatu bakarra

LAB, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza sindikala handitu duen sindikatu bakarra

EAEn ordezkaritza gehien duten lau sindikatuen artean, LAB sindikatua izan da ordezkaritza handitu duen sindikatu bakarra. Eusko Jaurlaritzaren Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoak berriki eman dituen 2012 urteko datuen arabera, LABek 3.395 ordezkari dauzka EAEn, alegia, %17,51ko ordezkaritza lortu du.

Kopuru horrek 2011 urteko kopuruarekin alderatuta 0,26 puntuko igoera suposatzen du. Kontutan izanda 342 ordezkari gutxiago aukeratu direla, LABek soilik 10 ordezkari gutxiago ditu 2011 urteko itxierarekin kontutan hartuta. Begi bistakoa da krisia eragiten ari den enplegu galera eragina izaten ari dela ordezkaritzak hautatzerako momentuan; hala ere, ez da oztopo LAB sindikatuarenganako atxikimendua handitzeko.

Jarduera sektore guztietan handitzen du bere ordezkaritza LABek, batez ere enplegu galera handiena ematen ari den industria jardueretan. Hala ere, ordezkari igoera handiena Merkataritza, Garbiketak edota Bulego eta despatxuak bezalako Jardueretan eman dira.

Herrialdeei dagokionez, aipatzekoa da Bizkaian izan dugun ordezkaritza igoera iraunkorra, gaur egun UGT sindikatuaren aurretik hirugarren indar bezala aurkezten gara.

Ordezkaritza igoera etengabe hau, esparru guztietan sindikatu honek egiten duen lanaren fruitua da. Geroz eta langile gehiagok bat egiten dute LAB sindikatuak bere lanpostuaren defentsaren alde eskaintzen dion koherentziazko borrokarekin. Kapitalak indibidualismoa eta utzikeria bultzatzen duen honetan, LABek euskal langileei dei egiten die indarrak batu eta bere burua antolatzen jarraitzeko.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...