2024-12-22
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakLAB eta STEE-EILASek Partzuergoko Haurreskoletarako finantziazio gehiago eskatu dute

LAB eta STEE-EILASek Partzuergoko Haurreskoletarako finantziazio gehiago eskatu dute

Atzo, ekainak 16, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean EH Bilduk aurkeztutako Haurreskolen inguruko legezko proposamena eztabaidatuko zen. LAB eta STEE-EILAS sindikatuak kanpoan izan ziren Haurreskolak Partzuergoa kalitatekoa, publikoa, doakoa, unibertsala, euskalduna eta laikoa izateko hartu beharreko neurriak martxan jartzea eskatzen Legebiltzarreko talde politiko guztiei.

LAB eta STEE-EILAS sindikatuen irakurketa
Hitzetatik ekintzetara: Partzuergoko Haurreskoletan finantziazio gehiago orain

LAB eta STEE-EILAS Sindikatuetako kideok azken asteetan bilkurak burutu ditugu Legebiltzarreko alderdi politiko desberdinekin (PP, EAJ, EH BILDU eta PSOErekin hain zuzen ere). Bilera hauetan talde politiko guztiek Haurreskolak Partzuergoak gizarterako dituen onurak eta zerbitzuaren kalitatea azpimarratu digute. Denak bat datoz neurri batzuk hartu behar direla egun bizi dugun egoerari irtenbide emateko (Haurreskolen hedapena, kuotak berraztertzea, beka sistema egokitzea…).

Gaur, Ekainaren 16an, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordea biltzen da eta bertan EH Bilduk aurkeztutako Haurreskolen inguruko legezko proposamena eztabaidatuko da. Talde parlamentario guztiek osoko zuzenketak egin dituzte, bertan sistemaren finantzazioaz ekarpenak egiten dituztelarik.

LAB eta STEE-EILAS sindikatuon ustez, neurriak hartu behar dira, hitzetatik ekintzetara pasatuz. Cristina Uriartek, Maiatzaren 14an, Hezkuntza Batzordean esandako hitzak zehaztu eta gauzatu behar ditu. Hemen elkartu garen Sindikatuok neurri horiek aplikatu ahal izateko Haurreskolak Partzuergoko finantzazioa handitzea ezinbestekoa da. Beraz, Haurreskolak Partzuergoa kalitatekoa, publikoa, doakoa, unibertsala, euskalduna eta laikoa izateko hartu beharreko neurriak martxan jartzea eskatzen diegu Legebiltzarreko talde politiko guztiei.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...