2025-03-22
HomeZerbitzu PribatuakTelekomunikazioakLAB eta CIG sindikatuek lanuzteak deitu dituzte Telefonican

LAB eta CIG sindikatuek lanuzteak deitu dituzte Telefonican

LABek Euskal Herrian eta CIG sindikatuak Galizan, lanaldi bakoitzeko ordubeteko lanuzteak deitu dituzte azaroaren 20 eta 27 eta abenduaren 4erako langileen eskubide laboral, sozialen alde eta soldata eskubideen galeraren aurka.

Bihar, lehen lanuzte egunean, elkarretaratzea egingo dute Donostian 14:30etan, Telefonicak Amaran duen egoitzan.

LAB eta CIGen aldarrikapenak

Langileeen eskubide laboral, sozial alde eta soldata eskubideen galeraren aurka eta:

-Hitzarmenaren luzapenaren aurka.
-Mahai Iraunkorreko mahaien itxiera dela eta
-Jardueraren esternalizazioa eta enplegu suntsiketaren aurka
-Herrialde bakoitzean kalitatezko enplegua sortzearen alde
-Negoziazioaren zentralizazioa bertan behera geratzeko
-Errepresio laboral eta sindikalaren aurka
-Kaleratutako langileak berronartzearen alde 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.