2024-12-22
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakLAB: “Egungo eta etorkizuneko pentsioen aurkako erasoen berrien aurrean irmotasunez erantzun beharra...

LAB: “Egungo eta etorkizuneko pentsioen aurkako erasoen berrien aurrean irmotasunez erantzun beharra dago”

PPren Gobernuak pentsioetan murrizketa berriak iragarri dituen honetan, LAB sindikatutak egungo eta etorkizuneko pentsioen aurkako erasoen berrien aurrean irmotasunez erantzun behar dela deritzo.

1.Neurriokin PPren Gobernuak bankaren eta aseguru etxeen interesak zaintzen ditu “adituen” txostenean jasotakoaren arabera, langileek sortutako aberastasuna banka espekulatzailearen eskuetara pasatuz eta Gizarte Segurantzaren pribatizazioari ateak are eta gehiago irekiz.

2.Pentsioak KPIaren arabera birbaloratzeari uzteak pentsiodunen pobretzea dakar, eta pobrezia hori areagotzea ere bai, eguneroko beharrei aurre egin ahal izatea zailduz, prezioak etengabe goruntz doazen bitartean. Horri gehitzen badiogu berrordainketa farmazeutikoa, dependentziaren arretara eremukoa, eta zerbitzu publikoetako murrizketa andana, egoera are eta larriagoa bilakatzen da.

3. 2019.urtetik aurrera pentsioak bizi itxaropenaren araberakoak izatera bideratuz ezarri asmo duten murrizketa etorkizuneko pentsioen aurkako erasoa da, gogoratu behar dugu gainera, murrizketa hori biderkatu egingo dela Zapateroren erreformaren ondorioen eraginagatik (jubilazio adina atzeratzea, kotizazio urteak luzatzea….) eta soldata jaistea, prekarietatea, langabeziaren gorakada eta 50 urtetik gorakoen babesgabetzea eragin duten lan arloko politikak izaten ari diren eraginarekin; gainera, horrekin batera, gaurko gazteek bizitza laboral luze bat egin ahal izateko duten zailtasuna ere oso kontuan izatekoa da.

4. Emaitza agerikoa da: pentsio baxuagoak eta balio txikiagokoak, duintasunez bizirauteko. Baina kapitalari eta politika neoliberalekin erasotzen diguten horiei bost axola. Euren helburua da pentsio plan pribatuen merkatu kuotak handitzea eros ahalmen handiena dutenen artean, desberditasun sozialetan sakonduz eta gainerako herritar guztiak miseriara eta asistentzialismora kondenatuz.

5. Neurriok Euskal Herrian inposatu egingo dituzte, elkarrizketa sozial baten antzezpenak lagunduta, langile klaseari bizkar emanez, desmobilizazioa bilatuz, ez bada egiten ari direna ulertzea, babestea eta neurri antisozial guztiak justifikatzea.

6. Egungo eta etorkizuneko pentsioen aurkako erasoen aurrean irmotasunez erantzun beharra dago. Botere neoliberalaren zerbitzura diharduen espainiar Estatuak, hartua du erabakia gaurdaino ezagututako Gizarte Segurantza alde batera utzi eta pribatizatzeko. Madrildik ukatu egiten digute behar dugun pentsio sistemaren inguruan eztabaidatu eta erabakitzeko aukera, gero eta pentsio baxuagoak onartu beste aukerarik ez digute ematen, pentsio pribatuetara makurtuz, eta milaka pertsona behar adinako pentsiorik gabe utziz.

7. Mehatxu larri hauen aurrean, herri bezala erantzutea behar-beharrezkoa da. Eta zentzu honetan, EAJk hautua egin behar du: Emilio Olabarriaren bidetik sostengarritasun faktorearen alde eginez —eta beraz, Espainiako ereduaren alde— ala hemen Euskal Herrian geure pentsio sistema bermatua izan dezagun Gizarte Segurantza sistema propio baten alde neurriak hartuz.

8. Horretarako, LAB sindikatuak deia luzatzen die beste behin ere instituzio, euskal alderdi politiko eta eragile sozialei, datorrenaren zain ez geratzeko, emaitza jakina baita. Mobilizatu egin behar dugu, indartsu, neurri hauek izango dituzten ondorio latzak salatzeko, eta horrekin batera, elkarrizketa eta negoziazio esparru bat irekitzea planteatzen du LABek, Gizarte Segurantza sistema propio bat eraikitzeko helburuz, gure pentsio eredua hemen erabaki eta kudeatzeko beharrezkoak diren erabaki politiko eta instituzionalak hartuz, eta beharrezkoak diren ekimen sozialak abian jarriz.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...