2025-03-30
HomeUncategorizedLAB: «Beste zartako bat Nafarroan enplegatu publikoei»

LAB: «Beste zartako bat Nafarroan enplegatu publikoei»

LABen irakurketa Nafarroako Gobernuak Foru Administrazioaren langileen kudeaketa eta ebaluaketa sistema berri baten ezarpenaz egin duen iragarpenaren aurrean.


1.- Nafarroako Gobernuak gaur egun ez du inolako sinesgarritasunik Administrazioko langileen kudeaketa eta ebaluaketa adierazleak ezartzeko. Administrazioaren goi karguak eta arduradun politikoak erantzule dira larrialdien eraikin berriaren lardaskerian, PANAn kontratu ilegalak ezartzeko nahi izateaz, minijob kontratuez, eskolak ixteaz, liburutegiak langile faltagatik itxi behar izateaz, suhiltzaile parkeetan legezko minimoen azpitik lanean ari izateaz, Osasunbideako itxaron zerrendak etengabe handitzeaz, … Eurak dira ebaluatuak izan beharko liratekeenak, burutzak erdira gutxitu beharko liratekeenak eta entxufismoa desagertu beharko litzatekeena. 

2.- Ebaluazioa, berez, ez da zerbait negatiboa, irizpide ezberdinekin eginez gero. Ezin da kalitate ebaluazioa egin elbarri eta ia deseginda dagoen administrazio batean. Gutaz trufatzen dira. Lehendabizi eraitsitako enplegu publikoa berreskuratu, zerbitzu guztiek galdu duten kalitatea berreskura ditzaten neurriak ezarriz. Beharrezkoa da, halaber, langile nahikoz hornitzea, lan baldintza duinetan beti ere, herritarrei eman behar zaien zerbitzuari ekiteko. Neurri hauekin bai hitz egiten ahal dugu ebaluazio eta hobekuntza sistema batez. 

3.- Gobernuak azaldu du orain, dokumentua egin ondoren, sasizko Ebaluazioko Foru Batzordera igorriko duela, beste joko eremu ez eraginkor bat, azkenaldian horren usadiozkoa. Erakunde honetan, eurek diotenez, gehiengoa ordezkatzen duten bi sindikatuak egonen dira: CCOO eta UGT. Beste behin ere, oroitarazi behar dugu LABek irabazi zituela azkeneko hauteskunde sindikalak Administrazioan, 2,566 bozkarekin, CCOO (1,726 bozka), ELA (1,520 bozka) eta UGTren (992 bozka) aurrean. Gobernuak Administrazioaren gutxiengo sindikalarekin negoziatu nahi omen du.
 

Nazkagarria iruditzen zaigu CCOO eta UGT joku zikin honetan sar daitezen, hauteskunde sindikaletan emandako bozken bitartez, langileen gehiengoa diskriminatuz. 

Guzti honengatik azpimarratu behar dugu langileen lan baldintzekin duen edozein gai negoziatzeko, ereduzko markoa, eta egokiena, Foru Administrazioaren Mahai Orokorra dela, eta LABek bertan gehiengo sindikala dauka.
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.