2024-12-22
HomeEkintza SozialaKutxabankeko prozesu judizialean arduradun politikoak faltako dira

Kutxabankeko prozesu judizialean arduradun politikoak faltako dira

Bilboko instrukzioko laugarren epaitegiak ez du kontuan hartu Mario Fernández eta Miguel Ángel Cabiecesen defentsaren helegiteak eta epaitu egingo dituzte.Guzti honen inguruko azalpenak emanez gaur, hilak 13, Kutxabank auziko akusazio partikularrak osatzen duten eragileek prentsaurrekoa emango dute.

KUTXABANK kasuko akusazio partikularra osatzen dutenen oharra:

90244/2016 Bilboko instrukzioko laugarren epaitegiko autoak, Rafael Alkorta eta Mario Fernandezek 2016ko otsailak 5eko autoen aurka aurkeztututako errekurtsoak gaitzesten ditu.

Epaitegiak, aipaturiko autoa berresten du, eta instrukzio prozesua zehar akusazio partikular honek izan duen jarrera baieztatzen du termino guztietan.

Azpimarratu nahi dugu, Kutxabankek Rafael Alcortaren bulegoan Cabieces kontratatzea aholkularitza lanak egiteko estalki bat baino ez dela izan Espainiar Gobernuaren EAEko delegatu ohiak, inolako lanik egin gabe hilean 6.000 euroko soldata jasotzeko.

Beraz, autoak honako delituen zantzuak ikusi ditu: alde batetik, kudeaketa desleiala, eta, bestetik, bidegabeko jabetza gaizpideratze modalitatean eta hirugarrenik, dokumentu merkantilen faltsutzea. Horien ondorioz, arestian aipatutako akusatuen kontrako ahozko epaiketa hasiko da.

Gaur gure buruari egiten diogun galdera, akusazio partikular bezala aurkeztu ginen egunean egiten genuen berbera da:

Cabieces jaunak hilero 6.000 euroko soldata jasotzen zuen, horretarako prestatua ez zegoen lan bat burutzeko, eta gainera inoiz ez zuen bete. Orduan zein zein arrazoia Mario Fernandez, Kutxabankeko presidenteak, nominak Cabieces jaunari Kutxabankeko diruarekin ordaintzeko?

Fernandezek bere adierazpenetan zioen, autoak delitu bezala jasotzen duen ekintza hau, arlo politikotik eskatu ziotela. Bere arabera, ohikoak ziren horrelakoak. Erakunde publikoak uzten zituzten politikariei enpresa pribatuan toki egiten zitzaien, zein lan burutu behar zutenak gehiegirik arduratu gabe.

Guzti hau ate birakarien praktika tipikoa da, eta Euskal Kutxen likidazioaren eta Kutxabanken pribatizazio etra bankarizazio prozesuan zehar gertatu zen. Tarte horretan, EAJ, PP eta PSEren arteko akordioak determinanteak izan dira.

Alderdi hauen artean izandako akordioek, Cabiecesek jasotakoa bezalako mesede tratuak jasotzen zituzten. Ez daukagu inolako zalantzarik beraz, pribatizazio eta bankarizazio prozesuak eragiten dituztela horrelako egoerak. Euskal kutxak inbertsore eta espekulatzaile pribatuen esku utzi dute euskal aurrezkien kudeaketa, alderdi horiek prozesu horretan modu maltzurrean irabaziekin atera daitezen. Legezko modu batez, beraiek negoziatu eta onartu dituzten legeekin (fundazioen konposaketa, presidentearen eta gestoreen soldatak eta abar) zein legez kanpok bideetatik, Cabieces kasuan bezala.

Guzti horregatik diogu akusatuen aulkian ez daudela egon beharko luketeen guztiak eserita, euskal herritarroi egindako iruzur honengatik. Gauzatu dutenak egongo dira, baina ez bultzatzileak, harria jaurti eta eskua izkutatu dutenak.

Politikagintzan eta erakundeetako jardueran, lehen araua zintzotasuna eta gardentasuna izan beharko litzateke; ardura publikoa norbere edo ingurukoen onurarako ez erabiltzea, baina hau ez da Euskal Kutxen likidazio prozesuan gertatu dena. Arduradunek pauso bat aurrera eman dezatela exijitzen dugu, ardura politikoak har ditzatela, eta gutxi batzuk bakarrik mesedetzen dituen pribatizazio prozesu honetan atzera egin dezatela. Egoera honek, Euskal Herriko milaka pertsonen aurrewzkietan eskua sartzea eta sartzen jarraitzea ahalbideratzen du.

Pozten gara akusazio partikular honen lanak modu oso eraginkorrean horrelako azpijokoen dabiltzanak inkulpatuen eserlekuan esertzea suposatu duelako. Bide honetan, lanean jarraituko dugu erabaki politiko hauek hartu zituztenak ardurak beren gain har ditzaten.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...