2024-12-22
HomeEkintza SozialaKutxabankek enplegua suntsitzeko apustuari eusten dio

Kutxabankek enplegua suntsitzeko apustuari eusten dio

Sindikatuok Kutxabanken zuzendaritzarekin izan dugun bileraren ostean, eta balorazio pausatuago bat egin aurretik, esan dezakegu Kutxabankek enplegua suntsitzeko apustua egin duela.

Proposatu dituen 300 bat aurrejubilazioen aurrean 30 pertsona kontratatzeko proposamena baino ez du aurkeztu. Honek esan nahi du aurrejubilazio bidez joango diren pertsonek utziko dituzten postuen %90a desagertuko dela. Guzti honi gehitu behar diogu azken 4 urteetan suntsitu diren 1000 lapostu baino gehiago.

Gogorarazi behar dugu, Kutxabanken jada 200 lanpostu ez finko daudela eta Kutxabankeko zuzendaritzak bere “konplizeekin” sinatuko duen akordioak enplegu suntsiketa, lanpostu ez finko eta prekarioaren gorakada eta zerbitzuen subkontratazioa eta externalizazioa ekarriko dituela.

Milaka gazte (Europa osoan unibertsitate-indizerik altuenetako) biziraun nahian kanpora joaten diren bitartean, Kutxabankek, Euskal Herriaren geroaren eraikuntzan duen ardura estrategikoari uko eginez, prekarizatu, azpikontratatu, deslokalizatu… egiten du.

LABek proposamen hau errefusatzen du eta, gure ustez, erronka nagusia izango denaren alde egingo dugu: enpleguaren sorrera eta prestakuntza bikaina duen gaztedia Euskal Herriarentzat proiektu estategikoa den Kutxabanken sartzea.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...