2024-12-22
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakKristau Eskolak negoziazioari uko egin dio

Kristau Eskolak negoziazioari uko egin dio

Gizarte Ekimeneko greba egunen bezperan Eusko Jaurlaritzako Lan Sailan bilera izan zuten sindikatu eta Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako patronalek. Sektorean dagoen gatazka bideratzeko pausuak ematea bilatzen zuen bilera Kristau Eskolek zapuztu egin dute. LABek jarrera honen aurrean abenduaren 3 eta 4ko greben deialdien garrantzia berretsi du.

Atzo goizean, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailan bilera izan dugu sindikatuak eta Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen patronal ezberdinen artean; bertan Lan Saileko Zuzendaria egon da. Hasiera baten, bilera honen helburua, greben inguruko zerbitzu minimoen ingurukoa zen. Baina, Lan Sailak gure sektorean dagoen gatazka bideratzeko pausuak eman nahi zituen eta bertatik akordio batekin edo adostasun batekin ateratzea zen helburu.

Lan Sailak, dagoen gatazka konpontze aldera, alde bietako arrazoiak entzun ostean bitartekari lana saiatu da egiten eta hurrengo proposamena luzatu digu:

• Mahai negoziatzailea zabaltzea, 2009ko lan hitzarmena oinarria izanik eta bertan lan erreformaren puntuak blindatu: ultraktibitatea eta “deskuelgeak”.
• Orain arte egondako zorrak negoziatu eta hemendik aurrera sortuko direnak baita (LABek eta Ikastolak dugun akordioaren antzekoa lortzea)
• Patronalaren aldetik, sententziari errekurtsorik ez jartzea (Kristau Eskolak argi utzi du galdutako azkenengo sententzia errekurrituko dutela).

Izan ere beste aukera bat mahai gainean ipini dugu, Mahai Negoziatzailea dagoen bitartean eta sententzia irmo izan arte (Madrileko Auzitegi Gorenak erabaki arte) bertoko lan hitzarmena aplikatzea zentro guztietan borondate onaren seinale bezala. Sindikatuen eta Lan Saileko ordezkarien harridurarako, Kristau Eskolak baztertu du aukera on bat dagoen korapiloa askatu ahal izateko eta uko egin dio negoziazioari, ez zela horretaz hitz egiteko momentu argudiatuz. K.Ek erakutsi du bere helburu bakarra abenduaren 3 eta 4ko greba boikoteatzea eta desmobilizatzea zerbitzu minimoak igoz.

Atzo goizean Kristau Eskolak izan duen jarrera lotsagarria eta arduragabekoa izan da. Horretaz gain, K.Ek eduki duen jarrera salatu nahi dugu. Alde batetik, zuzendaritzen artean eta komunikabideetan zabaldutako mezuarengatik eta gero beste aldetik , sindikatuekin daukaten ez negoziatzeko jarrerarekin. Gatazkaren konponbidean aukera paregabea izan dugu eta mespretxatu dute. Zein da K.Eren helburua? Akaso ez du gatazka hau konpondu nahi? Langile, familia eta ikasleenganako errespetua izatea
exijitzen diegu.

LAB negoziatzeko eta akordioak lortzeko prest agertu da beti, besteak beste, ikastolen kasuan erakutsi dugun bezala. Baina Kristau Eskolaren aldetik emandako ikuskizuna ez dugu inolaz ere onartzen. Horregatik biharko eta etziko greben deialdiak berresten ditugu eta inoiz baino arrakastatsuak izan behar dira.

Beste aldetik, greba egunetan egin behar diren zerbitzu minimoak direla eta, Kristau Eskolak proposamen bat luzatu dio Lan Sailari, non esaten duen DBH, Batxilergoan eta Ziklo Formatiboetan 4 gelako dozente bat ezarri behar den eta HH eta LH 3 gelako dozente bat ezarri behar dela. Argi eta garbi esan beharra dugu K.Een helburua ez da ikasleen segurtasuna, greba boikoteatzea baizik. Hala eta guztiz ere, biharko eta etziko grebetarako betiko zerbitzuak mantenduko dira. Kristau Eskolak errekurtsoa jarriko duela adierazi digu (hurrengo deialdiei begira).
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...