2024-12-19
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaKalitatezko osasungintza publiko baten alde mobilizatu gara Araban

Kalitatezko osasungintza publiko baten alde mobilizatu gara Araban

Hiru greba egun deituta ditugu Osakidetzan, eta horietatik lehena Araban egin dugu, LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuok deituta. Hala, Arabako lan zentroetan elkarretaratzeak egin ditugu, osasungintza publikoaren defentsan. Azaroaren 5ean Gipuzkoan eta azaroaren 12an Bizkaian egingo ditugu grebak eta mobilizazioak. Jaurlaritzak ez digu beste biderik utzi.

Gaurko grebak jarraipen arrakastatsua izan du, lehen arretako langile askok babestu baitute. Azpikontratek ere greba egin dute, gehiegizko zerbitzuen gainetik; garbiketan, %100ean.

Premiazkoa da hitzetatik ekintzetara pasatzea. Hala, osasun publikoaren etorkizuna bermatuko duten irtenbideak abian jartzeko exijitu diogu Jaurlaritzari:

• Osasun publikorako aurrekontu-partida bat, Europa Batasuneko batez bestekoaren parekoa, %25a Lehen Arretara bideratuz.

• Enpleguaren arloan
◦ Plantilla handitzea, iruzurrean ezkutatuta dauden enpleguak egiturazko plantillan txertatuz.
◦ Plantilla egonkortuko duten behin-behineko langileen finkapena, Osakidetzak diru publikoarekin prestatutako profesionalen ihesa saihesteko.

• Murrizketa guztien berreskurapena: erosteko ahalmena berreskuratzea, Itzarri, garapen profesionala, erretiro aurreratuaren primak eta 2009tik iraungitako akordio arautzaile berri baten negoziazioa.

• Egindako pribatizazioak atzera egitea enplegua mantenduz.

• Langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak, bai koronabirusaren aurrean, baita haien eguneroko lanean ere: kategoria guztietarako babes-material nahikoa eta egokia; lan arriskuen balorazioa arreta-maila guztietan eta prebentzio eta babes-neurriak hartzea; arrisku psikosozialen ebaluazioa, lan-kargen ondoriozkoak barne, eta neurri zuzentzaileak hartzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.