2025-04-06
HomeIndustriaMetalgintzaKaleratzeen aurkako mobilizazioak Manufacturas Ges enpresan

Kaleratzeen aurkako mobilizazioak Manufacturas Ges enpresan

Ermuko Manufacturas GES enpresak 6 langileri urtarrilaren 31ean kaleratuko dituztela jakinarazi die, arrazoi ekonomikoak argudiatuta. Langileetako bat LABeko delegatu ohia da eta datorren maiatzean berriro ere delegatu izatekotan da.

Horietatik bostek akordioa lortu dute eta beraien kaleratzea onartu, baina beste batek ez. Hain zuzen ere, pertsona hori LABeko delegatu ohia da. Urtez askoz izan da langileen ordezkaria sindikatutik eta, datorren maiatzean, berriro ere delegatu izatekotan da (gaur egun dagoen ordezkaria erretiratu eta berari dagokiolako ordezkoa izatea). Gainera, 37 urte daramatza enpresa berean lanean.

LABen argi dugu kaleratze hau ez dela kasualitatezkoa, ezta enpresaren egoera ekonomikoaren ondorio, edota krisiagatik. Urte luzez, pertsona honek LABen izenean egindako lanagatik nahi dute kalean. Horregatik, berehalako berronartzea exijitzen diogu enpresari.

Enpresarekin egindako bileran parez pare itxi dizkiote ateak aukera horri, eta besterik onartzeko prest ez gaudelako, lan sindikalik zigortzen utziko ez diegulako, ostiral honetan, otsailak 1, kontzentrazioa deitu dugu enpresaren aurrean eguerdiko 12:00tan, Ermua. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Milaka pertsona atera gara kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan gutxieneko soldata eta pentsio duinak aldarrikatzera, orain, hemen eta denontzat

Gaur, euskal gehiengo sindikala kalera atera da, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera indarrak eta aldarrikapenak batuz. Pentsio duin eta nahikoak eta hemen erabakitako gutxieneko...

LABek irmoki salatzen du Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, eta erantzukizunak argitu daitezen eskatzen du

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea desalojatzeko aginduarekin batera, hamarnaka zauritu eragin ditu Ertzaintzaren operatiboak. Tartean, gazte bati ebakuntza egin behar izan diote eta barrabila galdu...

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.