2024-12-22
HomeIndustriaIndustria KimikoaKaleratzeen aurka greba Amurrioko Megatechen

Kaleratzeen aurka greba Amurrioko Megatechen

LABek kaleratze berri bat salatu nahi du Megatechen. Enpresa lan erreforma lotsagabeki erabiltzen ari da, langileen lan baldintzak okertzeko eta lanpostuak suntzitzeko. Gaurtik hasita hiru eguneko greba deitu dute kaleratutako emakumea berriz onartu dezaten eta langileen eskubideak zapaltzeari utz dezaten eskatzeko.

Irailean, enpresak 3 kaleratze burutu zituen eta beste 7 langileei bere maila profesionala aldatu zitzaien. Honen aurrean LABek mobilizaziotzeko beharra planteatu zuen, enpresariek euren jokaera birplanteatu zezaten. UGTk Megatecheko komitean gehiengoa izanda proposamenaren kontra egin zuen. Enpresak, orduan, gure proposamena biguntzeko, egoera puntuala eta beharrezkoa zela esan zuen eta berriro ez zela gertatuko.

Ez genuen sinestu orduan eta tamalez denborak arrazoia eman digu. Enpresak bere jokaera errepikatu du, kaleratze objetiboa erabiltzen, enpresan 37 urte lanean zeraman emakume bat kaleratu du, izugarrizko lotsagabekeriekin taxi bat atean ipiniz, kaleratzearen jakinarazpena jaso zuenean lantegitik joateko.

Era berean, Megatecheko Zuzendaritzak LABeko delegatueren kontra eragiten duen jazarpena ere salatu nahi dugu berriro. Oraingoan, greba deialdia aurrera eramateko langileen bozketa ematen ari zela, Zuzendaritza taldeko kide batek honela gerturatu zen LABeko delegatuarengana: “…Como haya huelga y te vea en la pancarta te voy a llevar por delante, te tengo ganas…”.

Honen guztiaren aurrean, Enpresa Batzordeak, langileen babesarekin, gaur hasita hiru eguneko greba deitu du enpresan emakumea berriz onartu dezaten eta langileen eskubideak zapaltzeari utz dezaten behingoz.

 

 

 

{linkr:related;keywords:megatech;limit:5;title:Albiste+gehiago}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...