2025-04-13
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEnpresak bere betebeharrak ez betetzea salatu dute Kaipeko langileek

Enpresak bere betebeharrak ez betetzea salatu dute Kaipeko langileek

Pasaiako Zaharren Udal Egoitzak azpikontratatutako enpresako langileek, LAB sindikatuko ordezkariarekin batera, azken urteetan pairatzen ari diren egoera salatu dute: soldatak sistematikoki atzerapenarekin jasotzea; 2012ko ordainsariko zorrak oraindik jaso gabe izatea; GEROA BGAEri egiten zaion ekarpena ez ordaintzea; eta 2015etik zorrak oraindik ordaindu gabe izatea.

Hau da gaur igorri duten oharra, Langileen Asanblada eta LABen izenean:

Pasaiako Zaharren Udal Egoitzak azpikontratatutako Kaipe enpresako langileek, LAB sindikatuko ordezkariarekin batera, azken urteetan enpresa honetan pairatzen dugun egoera salatu nahi dugu:

1. Soldatak sistematikoki atzerapenarekin jasotzea
2. 2012ko pagako zorrak oraindik jaso gabe izatea
3. GEROA BGAEri egiten zaion ekarpena ez ordaintzea
4. 2015etik zorrak oraindik ordaindu gabe izatea

Honetaz guztiaz gain, 2016ko abenduko nomina ez zaigu ordaindu, Erakundeak ordaindutakoa gastatu baitu enpresak.
Egoera hau jasateaz kokoteraino gaude. Gure lana betetzea exigitzen zaigu eta hala egiten dugu, baina ez dugu zertan momentu oro erreklamazioak eta salaketa judizialak jartzen ibili.

Kaipek ez digu zor diguna ordaintzen, eta Pasaiako Zaharren Egoitzak, arduradun zuzen gisa, ez du egoera konpontzen. Langileekiko dituen betebeharrak betetzen ez dituen enpresa bati azpikontratatzen jarraitzen du.

Egoera honen aurrean mobilizazioei ekitea erabaki dugu. Lehen elkarretaratzea atzo, hilak 11, egin genuen eta egoera aldatzen ez den bitartean mobilizatzen jarraituko dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...