2024-12-22
HomeErrepresioaJon Lizarribarren UBAko lankideek bere askatasuna oihuztatu dute

Jon Lizarribarren UBAko lankideek bere askatasuna oihuztatu dute

Jon Lizarribarren UBAko lankideek bere familia eta gertukoi babesa eskaintzeko eta bere askatasuna eskatu dute.

Jon Lizarribarren UBAko lankideek bere askatasuna oihuztatu nahi dugu

Egun hauetan gure lankide den Jon Lizarribar atxilotu du Guardia Zibilak.Hori dela eta, lehenik eta behin, berari, bere familiari eta gertukoei babesik sentikorrena eta munduko indar guztia helarazi nahi dizkiegu.

Jonek bere lana maite du, langile eredugarria da, gizarte honetan dauden gabezien aurrean gogor eta ardura handiz egin izan du beti lan. Bai adingabeekin, egituratu gabeko familiekin … egunez egun, gehien behar duten pertsonen ondoan lan eginez eta lagunduz. Bere betebeharrak bikain bete izan ditu beti eta horrela jarraitzea nahi genuke aurrerantzean ere. Horregatik, gure ondoan lanean lehenbailehen ikusi nahi dugula adierazten dugu.

Argia da poliziaren eskuetan dagoen inkomunikazio aldian gertatu daitekeena, gure kezka adierazten dugu, hau horrela, gure kide eta lankide den heinean, bere askatasuna oihuztatu nahi dugu.

JON, GUREKIN NAHI ZAITUGU!!!
Eutsi gogor!!!

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...