2025-03-20
HomeIndustriaMetalgintzaJazarpen sindikalaren aurrean, langile borroka aldarrikatzen dugu Wat Direccionesen

Jazarpen sindikalaren aurrean, langile borroka aldarrikatzen dugu Wat Direccionesen


Wat Direcciones enpresak aspaldidanik ditu ditu arazo ekonomikoak. Krisiak gogor eragin zion eta horrek ondorioak eduki ditu bere emaitzetan. Hala ere, hau ez da arrazoi nahikoa langile eta delegatuen aurrean enpresak duen jarrera argudiatzeko.

2015 urtean hasi zen langileenganako jazarpena, enpresa Alexander Artolazabalek enpresa erosi zuenean. Hasieratik argi utzi zituen bere moduak zeintzuk ziren, erosi eta hilabetera bost langile kalera bota zituen. Gainera urte horretan, soldaten parte bat ordaintzeari utzi zion. Horrez gain, egunerokoak bihurtu ziren delegatuen aurkako mehatxu eta xantaiak. Honen adibide, kontzentrazio baten ondorioz LABeko delegatuari ipinitako zigorra kontzentrazio baten ondorioz.

Enpresak orain, estrategia mafiosoak erabiliz, %15eko soldata murrizketa onartzera derrigortu zituen langileak, bestela %20 jaistearekin mehatxatuz. Delegatuek, xantaia honen aurrean planto egin eta soldata murrizketarako dokumentua sinatuko ez zutela adierazi zuten. Ondorioz, enpresak delegatuen aurkako inkisizio prozesua hasi zuen. Bati, orduak murriztu; bestea, ordu sindikalak hartzeagatik kaleratu eta azkenik, langileak gelditzen den azken delegatuaren kontra ipini zituen. Trikimailu hauen bidez, ekintza sindikala eta langileen borroka ito eta desagerrarazi nahi du, horrela bere nahia nahieran egiteko.

LABek ezezko borobila ematen die enpresaren jardun eta helburuei. Langile klasearen defentsan jarraituko dugu, edonoiz eta edonon. Ezin da enpresari berekoi baten aurrean amore eman eta honek, ez du aspaldi hasitako lan sindikalarekin amaitzea lortuko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.