2024-12-26
HomeIndustriaMetalgintzaJazarpen sindikalaren aurkako epaiketak Eibarren

Jazarpen sindikalaren aurkako epaiketak Eibarren

Atzo, hilak 6, LABek ALFA taldeko zuzendaritzaren eskutik LABeko bi delegatuk jasandako jazarpen sindikalagatik tarteraturiko bi helegiteen epaiketak burutu ziren. ALFAko komitea bertan izan zen zuzendaritzaren jarrera salatzeko. 

Duela hilabete batzuk, ALFA taldeko zuzendaritzak, LAB sindikatuko delegatu bati lan eta soldatarik gabe utzi zuen enpresak gauzatu nahi zituen langileen kaleratzeen kontra ekintza sindikala egiteagatik. Urte hasieran, urtarrilean, Enpresa Batzordeak grebak deitu zituen aipatu kaleratze horien aurka egiteko eta kasu honetan ere zuzendaritzak, LABeko delegatuari, akusazio faltsuetan oinarrituta (mehatxuak etab) zigorra ezarri zion.

Zuzendaritzak urte hasieran ALFA taldeko bi lantokitan kaleratzeak gauzatu zituen eta orain delegatuak lan egiten duen enpresan 41 langile kaleratu nahi ditu, Lan Erregulazio Txosten baten bitartez.

Beste langile bati ere, “kasualitatez”, LABeko afiliatua eta grebalaria, laneko “akats” bat zela eta, santzio bat ezarri zioten eta horren kontra ere sindikatuak helegitea tarteratu zuen. Bi epaiketak atzo burutu ziren Eibarko epaitegian

Zigor guzti hauen helburua, langileei beldurra hezurretaraino sartzea da, zuzendaritzak bere asmoak inongo oposaketarik gabe gauzatu ditzan. Langile asko dira baja egoeran daudenak, egoera honek sorturiko depresio, antsietate etab.en ondorioz. Guzti hau salatzeko ALFA Eibarko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea egin zuen Eibarko epaitegi aurrean. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.