2025-04-15
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaJaurlaritzako Osasun sailburuak ez die erantzun argirik eman LABek salatu duen Santiago...

Jaurlaritzako Osasun sailburuak ez die erantzun argirik eman LABek salatu duen Santiago Ospitaleko irregulartasun kontableei

Osasun Sailburuak agerraldia egin du gobernuaren kontrol saioan, EH Bilduk eskatuta, LABek fiskaltzan aurkeztutako salaketaren inguruan Osakidetzak dituen datuak azaltzeko. Salaketa horren arabera, Arabako ESIko Santiago egoitzako sukaldean izandako kudeaketa txarraren ondorioz 200.000 euro desagertu ziren.

LABek nahikoa datu ditu sukalde horretarako hornidurak arautzen dituen pleguaren kudeaketa negargarria ziurtatzen dutenak; horregatik, erantzukizunak argitzea eta Arabako ESIko zuzendari ekonomiko finantzarioaren dimisioa edo kargu-uztea eskatzen dugu berriro.

Gainera, ustelkeria kasu baten aurrean egon gintezkeenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusira jo dugu.

Baina Legebiltzarrean egiaztatu ahal izan duguna Sailburuaren koldarkeria da, zuzeneko galderen aurrean hitz egin baitu zer pazientek jaten duten gehiago edo gutxiago, Txagorritxukoek edo Santiagokoek; izan ere, desoreka ekonomiko guztiak, gainera, suntsikorretan gertatu dira, ez elikagaietan.

Murga andrea intranetean zintzilikatzen diren datu ekonomikoak pleguekin eta eranskinekin kontrastatu behar direla esatera iritsi da eta baita LABek ez duela hori egin eta gure azterketak partzialak direla ere. Sailburua ezin izan da barregarriago agertu, 3 agiri desberdinekin kontrastatu egin dugulako, baita eranskinekin ere, eta gutxienez 2016tik iruzurra gertatzen zen leku fisikoetan ikerketak egin ditugu.

Legebiltzarrean gertatutakoa penagarria da, sailburuak berak sinesgarritasun osoa galdu ez ezik, erakunde oso bat ere doilorkeriara eraman duelako, pazienteak eta Osakidetzako profesional gehienak giza ezkutu bezala erabiliz diru publikoa gutxienik xahutzen duten pertsonak babesteko, eta, berriz diogu, LABek ez du baztertzen hortik aberastu ez direnik ere.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: