Jaurlaritzak heziketa berezian sindikatuekin erdietsitako aurre-akordioa errespeta dezan mobilizazio dinamika daramate aurrera LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuak. Gaur Bilbon egingo dute protesta, 12.30etan Hezkuntza Delegaritza aurrean. Celaa Sailburuari emandako hitza errespetatzea exituko eta irailaren 14rarteko prozesua eta honek emandako aurre-akordioa abiapuntutzat hartuta mahai negoziatzailea deitzeko eskaera luzatuko diote.
Hezkuntza Sailari zintzotasun falta egozten diote sindikatuek. Heziketa Bereziko Lan Hitzarmen berri baterako aurre-akordioa 5 sindikaturekin sinatu ondoren, aurre-akordioaren edukiak eta negoziazio prozesuaren bitartean hitzartutakoa ez baitu errespetatu. Modu horretan, Celaaren sailak negoziazio kolektiboaren eskubidea urraturik utzi ditu, eta gainera, etorkizun duina izateko aukera lapurtzen die behar bereziak dituzten 5.500 ikasle eta familiari.
Hezkuntza Sailak, egindako proposamen berriarekin, 3 atal larriki erasotzen ditu: Jarduna, prekarietatea eta negoziazio kolektiboaren eskubidea.