2024-12-23
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaJai egunak aisirako dira eta ez negoziorako

Jai egunak aisirako dira eta ez negoziorako

LAB sindikatua komertzioak igande eta jai egunetan irekitzearen aurka dago multinazional handiek merkatari txikiak kaltetu eta langileei lan baldintza kaskarrak inposatzen baitizkie. Euskal Herrian kalitatezko merkataritza jasangarria nahi dugu, langileon lan-baldintza eta eskubideak errespetatzen dituena, kontsumo arduratsuan oinarrituz eta gutxi batzuen poltsikoak beteko ez dituena. Guzti hau aldarrikatuz, igandean, hilak 15, 11etan, LABek elkarretaratzea burutu du Bilboko Carrefour Expressen aurrean.


LAB sindikatua komertzioak igande eta jai egunetan irekitzearen aurka dago multinazional handiek merkatari txikiak kaltetu eta langileei lan baldintza kaskarrak inposatzen baitizkie. Euskal Herrian kalitatezko merkataritza jasangarria nahi dugu, langileon lan-baldintza eta eskubideak errespetatzen dituena, kontsumo arduratsuan oinarrituz eta gutxi batzuen poltsikoak beteko ez dituena. Guzti hau aldarrikatuz, igandean, hilak 15, 11etan, LABek elkarretaratzea burutu du Bilboko Carrefour Expressen aurrean.

Beste behin ere, LAB sindikatutik igande eta jai-egunetan komertzioak irekitzearen AURKA agertu nahi gara. Oraingo honetan CARREFOUR EXPRESS marka-pean jarduten duten zenbait frankiziaren posizioa salatu nahi dugularik.

Izan ere, kontsumitzailearen mesedetan daudela saltzen digute eta auzoetako "supermercados de proximidad" direla sinestarazi nahi digute, baina errealitatea oso bestelakoa da eta Carrefour-ek estrategia argia du, zer dago guzti honen atzean?

– Carrefour-ek beste marka handi batzuek bezala, auzoetako komertzio txikiak beraien frankizia egiteko estrategia erabiltzen du, beren marka zabaltzeko era ekonomikoago bat izanik eta mozkinak handitzen dituztelarik.

– Frankizia hauen bidez zentro hauetako langileekiko erantzukizuna beste batzuen gainean jartzen du, kasu askotan “merkatari txiki” bezala aurkezten zaizkigularik baina errealitatean multinazional bat ordezkatzen daudelarik.

– Ordutegien liberalizaziora jotzeko frankizia hauek bidea ireki diezaioten nahi du, bere asmoak argi utziz. Honen adibide argia da, azkenaldian Carrefour bezala egiten ari diren kontratu denetan "astelehenetik igandera"-ko jornadak dituztela sinatu-arazten dietela langileei.

– Kontratazio berriak egin eta enplegua suspertzen dutela sinestarazi nahi digute, baina igande eta jai-egunetako orduak aurretik zeuden langileekin kubritzen dituzte, langileon lan-baldintzak are gehiago prekarizatuz.

Euskal Herrian kalitatezko merkataritza jasangarria nahi dugu, langileon lan-baldintza eta eskubideak errespetatzen dituena, kontsumo arduratsuan oinarrituz eta gutxi batzuen poltsikoak beteko ez dituena. Merkataritzaren etorkizuna guztion eskuetan dago: merkatari, langile zein kontsumitzaileongan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...